EUSKAL LITERATURA

«« Itzuli

Jose Luis Padron gipuzkoarrak sari bat eskuratu du galizieraz idatzitako poema liburu batekin

Jose Luis Padron gipuzkoarrak sari bat eskuratu du galizieraz idatzitako poema liburu batekin

2008/08/01

Jose Luis Padron Plazaola idazle urretxuarrak sari bat eskuratu du Felices Tempos! galegoz idatzitako liburuarekin. Euskadiko Galiziako Etxeen Federazioko Batasunak antolatzen duen lehiaketako garailea izan da Padron. Aurretik euskaraz eta gazteleraz ere zenbait poema liburu idatzi ditu eta itzultzailea ere bada. Bestalde, galiziarrez ere idatzi izan ditu poemak eta hauek aldizkarietan argitaratu dituzte.

Sari banaketan, Padronek adierazi zuen poema liburu hau idazteak mugarria jarri duela bere bizitza literarioan, izan ere, bereak dituen hiru hizkuntzetako batekin, galegoarekin, guztiz bat egin du.

Pello Zabaletarekin batera, Padronek Oteizaren poesia guztia euskaratu du, eta zenbait euskal abeslarik, Jabier Muguruzak, Gontzal Mendibilek edo Garik kasu, musika jarri diete bere poemetako batzuei. 1999an Kritikarien Saria eskuratu zuen, eta hamabost liburu idatzi ditu azken bi hamarkadetan.

(Argazkia: http://zubitegia.armiarma.com)