«« Itzuli
Martxan da Emakumeak Kontari literatur lehiaketaren hamabosgarren edizioa

2008/08/08
Bilboko Udaleko Berdintasun, Lankidetza eta Herritarren Sailak, Emakumeak Kontari Lehiaketaren XV. edizioa antolatu du, hirian kultura sustatzeko asmoarekin eta emakumeen artean idazteko nahia pizteko.
Joan den urteko parte hartze arrakasta aipagarriaren ondoren (2006. urtearekin alderatuz %77 hasi zen partehartzaile kopurua) edizio berrirako helburuak 2007an lortutako zifra bikainak mantentzea da. Guztira 302 lan aurkeztu zituzten iaz.
Lehiaketak beste literatura mota bat sortzea bilatzen du, estiloaz gain, gizonezkoen eta emakumezkoen estereotipoak ezabatzen dituena. Lehiaketaren beste helburuetako bat gure gizartean oraindik ere oso erabilia den lengoaia sexista gainditzea da.
16 urtetik gorako emakumeei zuzenduta dago Emakumeak Kontari lehiaketa eta gaia librea da. Euskaraz nahiz gazteleraz idatzitako lanak onartzen dituzte, beti ere kontaketa jatorrizkoa eta argitaragabea bada. Kontaketek laburrak izan behar dute, gehienez ere 12 folioko luzerakoak. Kontaketak aurkezteko azken eguna urriaren 11 izango da.
(Argazkia: www.bilbao.net)

