EUSKAL LITERATURA

Amaiaren bidai luzea

Martxoaren 5-eko goiz argitsu  bat zen Amaia izeneko neskato bat ohetik altsatu eta segituan aurpegia garbitzera joan zen. Egun horretan, oso urduri zebilen bidai luze bat egin behar zuelako. Bere gurasoak oraindik ez ziren iratzartu eta horregatik Amaia haiengana joan zen.

Denak iratzartuta egon zirenean, jantzi eta autora joan ziren. Autoan ia ez ziren sartzen, maletek okupatzen zuten tokiagatik.

Ordu bi geroago Amaiak galdetu zuen:

- Asko falta da oraindik ailegatzeko?

- Bai laztana, baina, nahi baduzu egin lo.

Baina Amaia ezin izan zen lo gelditu, oso urduri zegoelako eta maletez inguratuta zegoelako.

Hurrengo eguneko goiza ailegatu zenean, herri hartara ere ailegatu ziren. Han, jende mordo bat zegoen beraiei itxaroten, hurtero joaten bait ziren eta bertako jendea oso ondo ezagutzen zuten.

Amaiak oso ondo pasatu zuen herri horretan, lagun asko egin zituen, jolas berriak ikasi...

Azkenengo eguna ailegatu zenean, festa handi bat egin zuten, globoekin, jolasekin, tartekin eta azkenean ume bakoitzarentzat gozoki poltsa bat.

Bidaia bukatu zen eta beraien etxean zeuden, orduan esan zion Amaiak gurasoei:

- Nik, bizi izan ditudan egun zoragarrienak izan dira hauek eta handitan, herri hartara joango naiz bizitzera, nire seme-alabek ere horrelako egunak igarotzeko beraien bizi guztian, bai horixe!

Nork: Nerea (11 urte, Lekeitio).2008/01/22 12:34:05.060 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0)

Erantzun





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan.