Ipuin lehiaketa

Maddieren urtebetetzea
Apirilaren hogeitalaua zen eta Maddiek hamairu urte betetzen zituen. Egun zoragarri bat zen: eguzkitsua eta gainera udaberria. Baina garrantzitsuena, Maddiren urtebetetzea zela.

Bere gurasoek bizikleta polit bat erregalatu zien, bere izebak eskolarako gauzak, bere aiton-amonek zilarrezko eraztun bat eta bere eskolako lagunek jostailuak.

Oso pozik zegoen eta gainera arratsaldean festa handi bat egingo zuen.

Baina arratsaldea heldu baino arinago Maddiek susto handi bat izan zuen. Gizon handi bat sartu zen bere etxean eta bera bakarrik zegoenez, ez zekien zer egin. Orduan gizonak esan zion:

- Ni zerutik nator eta ez dizut miñik egingo, bakarrik esango dizut zure urtebetetze honetan oso txarto pasatuko duzula.

Maddiek ez zion sinistu eta aurrera jarraitu zure bere festa prestatzen.

Arratsaldea ailegatu zen eta dena gertatu zen gizonak esan bezala: inor ez zen joan festara eta Maddie oso triste gelditu zen.

Baina azkenean amets gaizto hartatik esnatu zen.

Hegaz egin nahi zuen kokodriloa
Bazegoen behin kokodrilo bat bere ibaian atsedena hartzen eta bapatean, txorien ilada luze-luze bat ikusi eta pentsatu zuen:

- Nola nahiko nuke nik ere horrela, zeruan hegaz ibili eta haize freskoa hartu...

Baina bazekienez ezinezkoa zela beste gauza batzutan pentsatzen hasi zen.

Hurrengo goizean ibaitik zebilela buelta bat ematen gizon bat hurreratu zitzaion esanez:

- Atzo ikusi zintudan, txori batzuei begira eta pentsatu nuen hegaz egitea nahiko zenuela.

- Bai, nahi dut baina... - esan zion kokodriloak aurpegi tristearekin.

- Ba, nik badaukat horrentzako irtenbidea: nik poltsikoan daukadan pozoina emango dizut eta hegaz egingo duzu.

Kokodriloa ez zen fidatzen askorik, baina pozoina hartu egin zuen.

Gau hartan zerbait arraroa gertatu zitzaion kokodriloari luma bi hasi zitzaizkion.

Ordutik aurrera kokodrilo hark egaz egin zuen.

Gau ikaragarri
Orain dela milaka urte, Euskal Herritik 1.000-km-tara, etxe abandonatu bat zegoen. Abandonatua zenez inor ez zen joaten, baina egun batetan, famili txiro bat joan zen hara bizitzera.

Gaueko ordubietan famili hura lo zegoen eta dena egon zen isilean, baina bapatean ekaitz ikaragarri batek etxearen zati batzuk bota zituen. Denak iratzartu ziren salto batetaz eta gertatu zena ikustera joan ziren.

Aho zabalik gelditu ziren ikusitakoaren aurrean eta beraien gauzak hartu eta beste toki batetara joan ziren bizitzera.

Familia hura oso txitoa zenez ez zekiten nora joan eta Euskal Herritik bueltaka ibili ziren. Azkenean aurkitu zuten toki bat lo egiteko eta ondo zegoen han bizitzeko ere.

Gertakari hau Egunkari guztietan agertu zen eta horregatik famili hura dirua irabazten hasi zen egun hartatik aurrera.

Gainera, toki edo etxe askoz ere hobeetan bizitzen hasi zen egun hartatik aurrera.

Amaiaren bidai luzea
Martxoaren 5-eko goiz argitsu  bat zen Amaia izeneko neskato bat ohetik altsatu eta segituan aurpegia garbitzera joan zen. Egun horretan, oso urduri zebilen bidai luze bat egin behar zuelako. Bere gurasoak oraindik ez ziren iratzartu eta horregatik Amaia haiengana joan zen.

Denak iratzartuta egon zirenean, jantzi eta autora joan ziren. Autoan ia ez ziren sartzen, maletek okupatzen zuten tokiagatik.

Ordu bi geroago Amaiak galdetu zuen:

- Asko falta da oraindik ailegatzeko?

- Bai laztana, baina, nahi baduzu egin lo.

Baina Amaia ezin izan zen lo gelditu, oso urduri zegoelako eta maletez inguratuta zegoelako.

Hurrengo eguneko goiza ailegatu zenean, herri hartara ere ailegatu ziren. Han, jende mordo bat zegoen beraiei itxaroten, hurtero joaten bait ziren eta bertako jendea oso ondo ezagutzen zuten.

Amaiak oso ondo pasatu zuen herri horretan, lagun asko egin zituen, jolas berriak ikasi...

Azkenengo eguna ailegatu zenean, festa handi bat egin zuten, globoekin, jolasekin, tartekin eta azkenean ume bakoitzarentzat gozoki poltsa bat.

Bidaia bukatu zen eta beraien etxean zeuden, orduan esan zion Amaiak gurasoei:

- Nik, bizi izan ditudan egun zoragarrienak izan dira hauek eta handitan, herri hartara joango naiz bizitzera, nire seme-alabek ere horrelako egunak igarotzeko beraien bizi guztian, bai horixe!

Mozorro gabeko umea
Egun baten, otsailak 17, herriko plazan inauteriak ospatzen ziran. Mota guztietako mozorroak zeuden: sorginak, pailazoak, piratak… Baina bat falta zan, ume bat zan.

Ni mexikarrez mozorrotuta nindoan eta esan neutsan ia zergatik ez egoan mozorrotuta. Berak esan eustan ahaztu zuelako.

Orduan nire lagunak bildu nebazan eta han egoan liburudenda batera joan ginan. Han materiala egoan; pinotxo papera, koloretako kartulinak eta kola hartu eta mozorroa egiten hasi ginan. Bukatu genuenean mutilak jantzi eban eta jai batera joan ginan. Musika egoan eta dantzatzera joan ginan. Gero desfile bat egon zan mozorrorik onena aukeratzeko.

Ane hirugarrena gelditu zan, pirata patapalo zan, ni bigarren gelditu nintzan, mexikar neskatila, eta guk mozorrotu genuen umeak irabazi zuen.

Ez genekien zertaz zihoan baina berari gustatzen zitzaion eta hori zan garrantzitsuena.

Begi berdeak ditut
Egun batean ume bat jaio sen eta begi berdeak eduki suen baina bapatean begien kolorea kanbiatu zitzaion baina lein eukitzen zuen begiak baino politagoak izan ziren urdinak poli-politak.

Ume bat doa mendira
Egun baten aita eta ama eta umea joan ziren mendira eta zuaitz baten aspian ikusi zuten kerisak eta tzindurriak baina umeari pinu koku batek pikatu zion eta etxera joan ziren eta etxean afaldu eta lo egitera joan ziren.

Gau batetako...
Lurrean etzanda; "botata" zegoen. Bere gorputzak ezin zuen gehiago jasan, alde batetik bestera, nora ezean, sostengu bila. Tabernarik taberna; edan, erre eta batek daki zer gehiago. Azkenean bere gorputza guztiz erre zenean, lore bat simeltzen den lez, gutxi-gutxinaka, poliki-poliki okertu eta jausi zen azkenik sostengua aurkituz.

Inguruan jende ugari, ezagunak, ezezagunak eta mutilaren lagunak oso ikaraturik eta ez berau baino askoz hobeto. Denen begien helburua mutila, eta baita, bazterrean izerditsu eta urduritsu zegoen mutilaren neska laguna. Bere lagunak ahaleginak egin arren mutilak ez zuen errekzionatzen.

Penagarria zen espektakulu hau ez nuenez jasaten, lagunen bila jarraitu nuen jendez beteta zeuden Lekeitioko kaleetatik. Zaila izan arre, aurrera jarraitu nuen. Poteoan zebilen jendea korronteen bidez mugitzen zela zirudien, gora, behera, norabide guztietara.

Ni itsaso erdian galdurik zegoen egur puzka baten antzera korronteen menpe nengoen, berak ezin zuen ihes egin, baina, nik, ordea, egin nuen. Orain librea nintzen nahi nuen lekura joateko eta gau hartan behintzat tabernen kaleetan ez sartzea erabaki nuen.

Lurrean norbait ikusten nuenean gazteaz oroitzen nintzen. Eskolapera heldu nintzenean aurpegi ezagun bat ikusi nuen, udalekutako lagun bat zen. Bere izena ez nuen gogoratzen. Urreratzen nindoala, bere izena, Irautzu, oroitu zitzaidan, ez zegoen bakarrik, lagun ugarigaz zegoen, neska eta mutil denak batera. Jaiak igaratzera etorri ziren. Berehala lagunak egin ginen.

Esarrita geundela belarrian anbulantziaren doinu triste baina zorrotza entzun nuenean mutilagaz erlazionatu nuen. Ordu latzak berarentzako eta baita bere familiarentzako, ez nuke nahi bere larruan egotea.

Beitiako erlojuak berandu zela zihoen, eta nire lagunak ez ziren inon agertzen. Agurtu nintzen, eta, etxerako bidea hartu nuen, astiro eta lurrera begira nindoan, halakoan aurrera begiratu eta ilunetan murgildurik norbait ikusi nuen. Mutilaren neska laguna zen.

Neukan alaitasuna, gutxi izan arren ere, behertan behera gelditu zan.

Gabonetako magia
Pasadan gabonetan, hegazkina hartu eta Japoniara joan nintzan. Han japoniar batekin topatu eta japoniar hitz batzuk esan zituen.

Oso aztoratuta egoan, ez dakit oso ondo zergatik, baina hau esan zuen: "Ohaio gozai-masu. O-guenki desuka?". Ez nion piperrik bez ulertu. Azkenean, ikasi nuen, eta badakizue zer esan nahi duten hitz horiek? "Ohaio gozai-masuk"k "egun on" esan gura dau eta "O-guenki desuka?", "zelan zaude?" da.

Hori esan eta gero, nire motxilan bilatu, eta Bilboko turroia eman nion eta antza denez gustatu jakon. Pixka bat lasaitu zan eta lagun egin ginan. Mutilak esan zidan Shin Kun zuela izena eta nik esan nion Ane nintzela.

Gero, biok batera ibiltzen Shin Kunek galdetu zidan ea nahi nuen joan bere aititerengana. Nik, noski, baietz esan nion eta bere etxera eraman ninduan.

Japoniar hitz batzuk esanda "irasshaimase" sartzen utzi zigun. Badakizue zer esan gura dauan "irasshaimase"k? "ongi etorri" esan gura dau. Ondo etorri jataz japonierazko klaseak, eh? Nik uste dut baietz.

Ondoren, harritu ninduan gauza bat gertatu zan: agureak euskaraz ipuin bat esan zigun. Bera japoniarra zan, baina euskaraz ekian, amets bat modukoa zan.

Orduan galdetu nion ea zelan ekian euskaraz, eta Shin Kunek esan eban, euskaraz ere: "ni japoniarra naz, nire aitite modukoa, baita nirea aita eta amama modukoa ere, baina nire aita oso bidaiazalea zen eta gaztetan, Bilbora joan zan eta nire ama ezagutu eban.

Biak Japoniara etorri ziran bizitzen eta ni jaio nintzan. Nire ama euskalduna zanez, Kirikiño ikastolan ikasi eban, nire aitari, amamari, aititeri eta niri euskaraz irakatsi zigun, eta guk berari japoniera. Horregatik etxean euskaraz hitz egiten dogu baina kalean japoniera hitz egiten dogu, gure kultura delako.

Orduan Shin Kunek esan eustan bera amak nireagaz ikasi ebala eta oso lagun onak zirala eta horregatik bidali zuela nire bila aireportura.

Jarraian aititeak hauxe esan zigun: "badakizue zergatik naizen hain zaharra? Zuek nahi baduzue be bai bizi ahal zarete hainbeste. Nik 3.500.000 urte biziko ditut.

Bapatean, nik esan nion aititeari: "zuk zergatik dakizu 3.500.000 urte biziko dituzula?

Eta aititeak erantzun zidan: "ba, ni, gaztea nintzanean, zuek moduko adina nuenean, Everestera joan nintzan. Badakizuenez, munduko gailurrik handiena da, eta dena izotza eta elurra da, baina errekatxo bat dago.

Ez da oso ezaguna, Kichiwawa du izena, eta haren barruan, lora bat dago: larrosa distiratsua. Goitik eta behetik hodei formako talloagaz. Petaloak ihintzagaz bustiak daude eta deitzen jako 3.500.000 urteko ihintza. Larrosa sustraitik hartuta, etxera eroan neban. Han, egosi neban eta arrautzak moduko gauza bat gelditu zan, eta jan neban.

Hilabete hori abendua zan eta lore hori bakarrik lortu ahal da abenduan. Eta aingeru bat agertu zitzaidan eta esan eustan:

- Aingerua: "Lorea jan dozu eta zure bizitzan jan ahal dozun lore bakarra da. Horregatik, 3.500.000 urteko bizia emango dizut".

- Aitite: "Eskerrik asko" esan neban nik. Horregatik dakit 3.500.000 urte biziko ditudala. "Ummm... ze goxoa egoan lorea. Gustura jango nuke beste bat. Ni bezain luzaro bizi gura badozue, joan Everestera abenduan eta bilatu lorea. Hamalau gelditzen dira oraindik, baina hurrengo urtean beste hamalau izango dituzue. Badakizue zergatik dauden hamalau urtero? Dagoelako ur azpi-azpi-azpi-azpian, 12.000.000 kilometrotara, urrezko lore berdin-berdina, baina hori ezin da jan. Horrek ereiten ditu hamalau loretxo urtero. Horiek loreak igotzen dira errekaren ondora.

Badakizue behin zer gertatu zan? Loreak bi ziran eta urtero hogeita zortzi loretxo jaiotzen ziran, baina ume bat joan zan hara eta loreak ureztatzen hasi zan. Behin, lore bat sustraitik sartu barik egoan eta ureztatu eban eta hazi-hazi eta hazi zan eta ume horrek gura barik jan eban lorea.

Oraindik ez egoan mundurik, dena espazioa zan, eta umeak lora jatean mundu bihurtu zan eta hortik aurrera Lurran bizia sortu zan".

Hori izan zan Shin Kunen aititeak kontatu zigun gauza. Ni oraintxe bertan Everestean nago ia lorea topatzen dodan. Ah! Bai! Hor dago! Beno, lagunok, hurrengo urtera-arte ala nahi dozuen arte, nik ziurrenik 3.500.000 urte biziko ditut. Beno lagunok, agur eta ondo pasa!