EUSKAL LITERATURA

Gabonetako magia

Pasadan gabonetan, hegazkina hartu eta Japoniara joan nintzan. Han japoniar batekin topatu eta japoniar hitz batzuk esan zituen.

Oso aztoratuta egoan, ez dakit oso ondo zergatik, baina hau esan zuen: "Ohaio gozai-masu. O-guenki desuka?". Ez nion piperrik bez ulertu. Azkenean, ikasi nuen, eta badakizue zer esan nahi duten hitz horiek? "Ohaio gozai-masuk"k "egun on" esan gura dau eta "O-guenki desuka?", "zelan zaude?" da.

Hori esan eta gero, nire motxilan bilatu, eta Bilboko turroia eman nion eta antza denez gustatu jakon. Pixka bat lasaitu zan eta lagun egin ginan. Mutilak esan zidan Shin Kun zuela izena eta nik esan nion Ane nintzela.

Gero, biok batera ibiltzen Shin Kunek galdetu zidan ea nahi nuen joan bere aititerengana. Nik, noski, baietz esan nion eta bere etxera eraman ninduan.

Japoniar hitz batzuk esanda "irasshaimase" sartzen utzi zigun. Badakizue zer esan gura dauan "irasshaimase"k? "ongi etorri" esan gura dau. Ondo etorri jataz japonierazko klaseak, eh? Nik uste dut baietz.

Ondoren, harritu ninduan gauza bat gertatu zan: agureak euskaraz ipuin bat esan zigun. Bera japoniarra zan, baina euskaraz ekian, amets bat modukoa zan.

Orduan galdetu nion ea zelan ekian euskaraz, eta Shin Kunek esan eban, euskaraz ere: "ni japoniarra naz, nire aitite modukoa, baita nirea aita eta amama modukoa ere, baina nire aita oso bidaiazalea zen eta gaztetan, Bilbora joan zan eta nire ama ezagutu eban.

Biak Japoniara etorri ziran bizitzen eta ni jaio nintzan. Nire ama euskalduna zanez, Kirikiño ikastolan ikasi eban, nire aitari, amamari, aititeri eta niri euskaraz irakatsi zigun, eta guk berari japoniera. Horregatik etxean euskaraz hitz egiten dogu baina kalean japoniera hitz egiten dogu, gure kultura delako.

Orduan Shin Kunek esan eustan bera amak nireagaz ikasi ebala eta oso lagun onak zirala eta horregatik bidali zuela nire bila aireportura.

Jarraian aititeak hauxe esan zigun: "badakizue zergatik naizen hain zaharra? Zuek nahi baduzue be bai bizi ahal zarete hainbeste. Nik 3.500.000 urte biziko ditut.

Bapatean, nik esan nion aititeari: "zuk zergatik dakizu 3.500.000 urte biziko dituzula?

Eta aititeak erantzun zidan: "ba, ni, gaztea nintzanean, zuek moduko adina nuenean, Everestera joan nintzan. Badakizuenez, munduko gailurrik handiena da, eta dena izotza eta elurra da, baina errekatxo bat dago.

Ez da oso ezaguna, Kichiwawa du izena, eta haren barruan, lora bat dago: larrosa distiratsua. Goitik eta behetik hodei formako talloagaz. Petaloak ihintzagaz bustiak daude eta deitzen jako 3.500.000 urteko ihintza. Larrosa sustraitik hartuta, etxera eroan neban. Han, egosi neban eta arrautzak moduko gauza bat gelditu zan, eta jan neban.

Hilabete hori abendua zan eta lore hori bakarrik lortu ahal da abenduan. Eta aingeru bat agertu zitzaidan eta esan eustan:

- Aingerua: "Lorea jan dozu eta zure bizitzan jan ahal dozun lore bakarra da. Horregatik, 3.500.000 urteko bizia emango dizut".

- Aitite: "Eskerrik asko" esan neban nik. Horregatik dakit 3.500.000 urte biziko ditudala. "Ummm... ze goxoa egoan lorea. Gustura jango nuke beste bat. Ni bezain luzaro bizi gura badozue, joan Everestera abenduan eta bilatu lorea. Hamalau gelditzen dira oraindik, baina hurrengo urtean beste hamalau izango dituzue. Badakizue zergatik dauden hamalau urtero? Dagoelako ur azpi-azpi-azpi-azpian, 12.000.000 kilometrotara, urrezko lore berdin-berdina, baina hori ezin da jan. Horrek ereiten ditu hamalau loretxo urtero. Horiek loreak igotzen dira errekaren ondora.

Badakizue behin zer gertatu zan? Loreak bi ziran eta urtero hogeita zortzi loretxo jaiotzen ziran, baina ume bat joan zan hara eta loreak ureztatzen hasi zan. Behin, lore bat sustraitik sartu barik egoan eta ureztatu eban eta hazi-hazi eta hazi zan eta ume horrek gura barik jan eban lorea.

Oraindik ez egoan mundurik, dena espazioa zan, eta umeak lora jatean mundu bihurtu zan eta hortik aurrera Lurran bizia sortu zan".

Hori izan zan Shin Kunen aititeak kontatu zigun gauza. Ni oraintxe bertan Everestean nago ia lorea topatzen dodan. Ah! Bai! Hor dago! Beno, lagunok, hurrengo urtera-arte ala nahi dozuen arte, nik ziurrenik 3.500.000 urte biziko ditut. Beno lagunok, agur eta ondo pasa!

Nork: Ainhize Vega Bañales (9 urte).2008/01/07 11:46:39.339 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0)

Erantzun





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan.