EUSKAL LITERATURA

Gau batetako...

Lurrean etzanda; "botata" zegoen. Bere gorputzak ezin zuen gehiago jasan, alde batetik bestera, nora ezean, sostengu bila. Tabernarik taberna; edan, erre eta batek daki zer gehiago. Azkenean bere gorputza guztiz erre zenean, lore bat simeltzen den lez, gutxi-gutxinaka, poliki-poliki okertu eta jausi zen azkenik sostengua aurkituz.

Inguruan jende ugari, ezagunak, ezezagunak eta mutilaren lagunak oso ikaraturik eta ez berau baino askoz hobeto. Denen begien helburua mutila, eta baita, bazterrean izerditsu eta urduritsu zegoen mutilaren neska laguna. Bere lagunak ahaleginak egin arren mutilak ez zuen errekzionatzen.

Penagarria zen espektakulu hau ez nuenez jasaten, lagunen bila jarraitu nuen jendez beteta zeuden Lekeitioko kaleetatik. Zaila izan arre, aurrera jarraitu nuen. Poteoan zebilen jendea korronteen bidez mugitzen zela zirudien, gora, behera, norabide guztietara.

 Ni itsaso erdian galdurik zegoen egur puzka baten antzera korronteen menpe nengoen, berak ezin zuen ihes egin, baina, nik, ordea, egin nuen. Orain librea nintzen nahi nuen lekura joateko eta gau hartan behintzat tabernen kaleetan ez sartzea erabaki nuen.

Lurrean norbait ikusten nuenean gazteaz oroitzen nintzen. Eskolapera heldu nintzenean aurpegi ezagun bat ikusi nuen, udalekutako lagun bat zen. Bere izena ez nuen gogoratzen. Urreratzen nindoala, bere izena, Irautzu, oroitu zitzaidan, ez zegoen bakarrik, lagun ugarigaz zegoen, neska eta mutil denak batera. Jaiak igaratzera etorri ziren. Berehala lagunak egin ginen.

Esarrita geundela belarrian anbulantziaren doinu triste baina zorrotza entzun nuenean mutilagaz erlazionatu nuen. Ordu latzak berarentzako eta baita bere familiarentzako, ez nuke nahi bere larruan egotea.

Beitiako erlojuak berandu zela zihoen, eta nire lagunak ez ziren inon agertzen. Agurtu nintzen, eta, etxerako bidea hartu nuen, astiro eta lurrera begira nindoan, halakoan aurrera begiratu eta ilunetan murgildurik norbait ikusi nuen. Mutilaren neska laguna zen.

Neukan alaitasuna, gutxi izan arren ere, behertan behera gelditu zan. 

Nork: Aitor (13 urte).2008/01/08 14:26:23.807 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0)

Erantzun





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan.