Apirilaren hogeitalaua zen eta Maddiek hamairu urte betetzen zituen. Egun zoragarri bat zen: eguzkitsua eta gainera udaberria. Baina garrantzitsuena, Maddiren urtebetetzea zela.
Bere gurasoek bizikleta polit bat erregalatu zien, bere izebak eskolarako gauzak, bere aiton-amonek zilarrezko eraztun bat eta bere eskolako lagunek jostailuak.
Oso pozik zegoen eta gainera arratsaldean festa handi bat egingo zuen.
Baina arratsaldea heldu baino arinago Maddiek susto handi bat izan zuen. Gizon handi bat sartu zen bere etxean eta bera bakarrik zegoenez, ez zekien zer egin. Orduan gizonak esan zion:
- Ni zerutik nator eta ez dizut miñik egingo, bakarrik esango dizut zure urtebetetze honetan oso txarto pasatuko duzula.
Maddiek ez zion sinistu eta aurrera jarraitu zure bere festa prestatzen.
Arratsaldea ailegatu zen eta dena gertatu zen gizonak esan bezala: inor ez zen joan festara eta Maddie oso triste gelditu zen.
Baina azkenean amets gaizto hartatik esnatu zen.


Erantzun