EUSKAL LITERATURA

Mozorro gabeko umea

Egun baten, otsailak 17, herriko plazan inauteriak ospatzen ziran. Mota guztietako mozorroak zeuden: sorginak, pailazoak, piratak… Baina bat falta zan, ume bat zan.

Ni mexikarrez mozorrotuta nindoan eta esan neutsan ia zergatik ez egoan mozorrotuta. Berak esan eustan ahaztu zuelako.

Orduan nire lagunak bildu nebazan eta han egoan liburudenda batera joan ginan. Han materiala egoan; pinotxo papera, koloretako kartulinak eta kola hartu eta mozorroa egiten hasi ginan. Bukatu genuenean mutilak jantzi eban eta jai batera joan ginan. Musika egoan eta dantzatzera joan ginan. Gero desfile bat egon zan mozorrorik onena aukeratzeko.

Ane hirugarrena gelditu zan, pirata patapalo zan, ni bigarren gelditu nintzan, mexikar neskatila, eta guk mozorrotu genuen umeak irabazi zuen.

Ez genekien zertaz zihoan baina berari gustatzen zitzaion eta hori zan garrantzitsuena.

Nork: Ainhize Vega Bañales (9 urte).2008/01/08 14:50:06.169 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0)

Erantzun





The CAPTCHA image

Mesedez irudian agertzen diren letrak sartu ondoko testu-kutxan.