EUSKAL LITERATURA

«« Itzuli

Euskal idazle eta liburu klasikoak

Joanes Etxeberri, "Etxeberri Ziburukoa"

Joanes Etxeberri,

2001/01/01

XVII. mendea oso garai aberatsa izan zen, eta honek kulturarako egoera egokiena sortzen zuen. Epe honetan, Axularrekin batera, Sarako Eskolan Jean Etxeberri nabarmendu zen. Ez dakigu noiz jaio zen Jean Etxeberri, baina kontuan izanik bere lehenengo liburua 1627an argitaratu zela, pentsa dezakegu 1580 inguruan jaio zela, Ziburun. Jesuitekin ikasi zuen Pauen, eta ondoren, teologian doktore egin zen. Latinean aditua izan zen. Literaturan aritu baino lehen, ontzigintzan ere egin zuen lan.

Informazio gehiago