EUSKAL LITERATURA

«« Itzuli

Euskal idazle eta liburu klasikoak

Manuel Larramendi

Manuel Larramendi

2001/01/01

Aita Manuel Larramendi Andoainen jaio zen 1690ean, eta 1766an hil zen Loiolan. Jatorriz Manuel Garagorri zen arren, Larramendik amaren abizena erabili zuen, dirudienez, ez zelako aitarekin ondo konpontzen. Hamabi urte zituela aita hil zitzaion, eta horrek erabaki zuen Larramendiren etorkizuna. Antonio de Miner izeneko osaba jesuita Bilboko Lagundian zebilen lanean, eta Larramendi hara eraman zuen morroi txiki gisa aritzera. 17 urterekin Lagundi horretan hasi zen ikasten. Ondoren, Salamancan ikasketak jarraitu zituen. Irakasle ere izan zen, besteak beste, Salamancan eta Valladoliden. Larramendi euskararen apologista sutsua izan zen, Sarako Etxeberri bezala. Hala ere, Sarakoak ez bezala, ia lan guztiak gazteleraz idatzi zituen. Euskaraz dauden lanen artean zenbait gutun eta hitzaurre besterik ez du: guztira 200 orritara ere ez da iristen.

Informazio gehiago