«« Itzuli
Euskal idazle eta liburu klasikoak
Txomin Agirre

2001/01/01
1864an Ondarroan jaioa, Txomin Agirre da euskarazko lehen eleberrigilea, Auñemendiko lorea lanarekin (1898). Horren aurretik euskaraz egin ziren narratiba-arloko lanak ez daitezke eleberritzat har, laburregiak direlako edo egituraz ez direlako XIX. mendean Europan nagusitu zen generokoen tankerakoak. Lehen lan horren gaia historikoa da, Ipar Euskal Herrian VII.mendean kokatua; emakume santu baten bizitzan oinarritua da eta bizkaieraz idatzita dago.
Informazio gehiago
