XVIII mendeko literatura
Garai honetan, gaur egungo euskal literaturaren oinarriak garatuz
joan ziren, batez ere olerkigintza eta antzerkiari dagokienez.
Etxeberri Sarakoa, Larramendi, Kardaberaz, Mogel edota Añibarro,
beste idazle batzuen artean, gure literaturaren historia sendotzearen
alde arituko dira lanean
Joannes Etxeberri Sarakoa
Sarako Etxeberri Saran jaio zen 1668an, eta Azkoitian hil, 1749an. Hamaika seme-alaba izateaz gain, oso idazle oparoa ere izan zen. Euskal literaturako bigarren idazle laikoa dugu. Sarako Etxeberrik Pauen ikasi zuen, jesuitekin, eta ondoren medikuntza-ikasketak egin zituen. Ikasketak bukatzean Sarara joan zen bizitzera, eta handik Berara joan zen lan egitera. Sei urtera Hondarribira joan zen, eta, azkenik, handik hiru urtera Azkoitiara, 1725ean. Han 24 urte eman zituen, 1749an hil arte. Han ezagutu zuen Larramendi azken honek bere liburuan aipatzen duen bezala.
Euskara biziki maite zuen, baina bere obra gehienak ez dira ezagutu orain dela 30 urte arte. Bazekiten asko idatzia zela, baina ez zekiten non zeuden bere lanak. Halako batean, Urkixok zalantza bat zuela, Zarauzko frantziskotarren liburutegira joan, eta han Sarako Etxeberriren liburuak aurkitu zituen.
Sarako Etxeberrik obra ugari idatzi zituen, baina garrantzitsuenak jarraian datozenak dira:
- Lau-Urdiri gomendiozco carta edo guthuna (1718). Oihenartek zioen Lapurdiren etimoa Lapur-di zela, hau da, lapurrak dauden tokia. Sarako Etxeberrik, berriz, Oihenart oker zegoela zioen eta jatorria lau-urdi zela, hau da, lau ibai. Liburu hau da Sarako Etxeberrik bizirik argitaratu zuen bakarra. Bertako Gomendiozko carta Lapurdiko Biltzar Nagusiari idatzi zion, euskal gramatika eta hiztegia argitaratzeko diru-laguntza eskatzeko. Baina, zoritxarrez, ez zuten bere nahia bete. Liburu hau hiru zatitan banatuta dago. Horretaz gain, 23 orrialdeko hitzaurre bat du, hizkuntzen sorreraren gainekoa.
- Escual herriari eta escualdun guztiei euscuarazco hatsapenac latin ikasteko (1712). latina euskaraz ikasteko gramatika bat izan arren, badirudi euskara latinez ikasteko pentsatuta zegoela.
- Diccionario cuatrilingüe (1712). Lau hizkuntza ageri dira: euskara, gaztelania, frantsesa eta latina. Hiztegi hau Larramendiri utzi zion, eta honek bere lanean aipatzen du Sarako Etxeberri. Gaur egun galdutzat jotzen da.
- Gazteriari
(1718). Diskurtso honetan, garaian izandako kezka handi bat islatzen
du: gazteriaren ezjakintasuna. Honen helburua ikasteko gogoa sustatzea
da, jakintasunaren alde eta ezjakintasunaren aurka agertuz.
Sarako Etxeberriren prosa, oro har, prosa atsegina, dotorea eta irakurterraza da. Hainbat adituk XVIII. mendeko Lapurdiko idazle nagusitzat jo dute. Aintzat hartzekoa da, halaber, hizkuntza batu baten kezka ageri duela, eta euskara batu hori sortzeko Axular (XVII. mendea) proposatzen du eredutzat.
Lizarraga Elkanokoa
Joaquin de Lizarraga jaio zen, Elkanoko Miguelena baserrian, bost senideko familia batean. Osaba herriko erretorea zenez, gramatika eta latina erakutsi zizkion; beraz, ez zuen eskolara joan beharrik izan. Giza zientziak ikasi zituen eta bukatzean, 1763an, nobiziatua egin zuen Villa García de Campos-en (Palentzia).
1767an jesuitak bota zituztenean, Santanderrantz abiatu zen, baina bidean zela ama alargundu egin zitzaionez, etxera itzuli zen. Ondoren, Filosofia ikasi zuen, eta 23 urterekin apaiztu zen. Herriko erretorea hil ondoren bera jarri zuten, beste bat bilatzen zuten bitartean; 65 urte eman zituen horrela, erretore. 1835eko urtarrilaren 20an hil zen Miguelena baserrian.
Bere obraren izenburua Obrachoarèn Aguintza ta Itzaurrea (1803) da, liburu baten hitzaurre gisa idatzitakoa. Ikus dezagun bertako ahapalditxo bat:
"O Jesús, artzai gucién Artzái-búru ta Principe Jauna, bere ódol preciosoarén cóstus erosituena adi christioac, ceñén guardátzeco ta acitzeco cárgua artudúgun gaudénec ezin jasis gueurén carga própioa, ta esxatucobaitigu beras contu ayétas ta pagaruduén précioas!"
Etxeberri Sarakoa
Euskara biziki maite zuen, baina bere obra gehienak ez dira ezagutu orain dela 30 urte arte. Bazekiten asko idatzia zela, baina ez zekiten non zeuden bere lanak. Halako batean, Urkixok zalantza bat zuela, Zarauzko frantziskotarren liburutegira joan, eta han Sarako Etxeberriren liburuak aurkitu zituen.

