Bizkaiera literarioaren hasiera
Larramendiren jarraitzaile hiru bizkaitar ditugu: Mogel,
Aņibarro eta frai Bartolome de Santa Teresa. Autore horiek,
ordea, ez ziren lehenengo idazle bizkaitarrak izan, XVI. mendetik
hasita, beste batzuekin egiten dugu topo: Betolaza, Garibay, Otxoa de
Kapanaga, Mikoleta, Olaetxea, Bazterretxea eta Barrutia bezalakoak
ditugulako. Hala ere, Mogelek, Aņibarrok eta Frai Bartolomek
ezarri zituzten Bizkaiko literaturaren oinarriak
Mogel
Juan Antonio Mogel Eibarren jaio zen 1745. urtean eta Markina-Xemeinen hil zen 1804.ean. Lehen liburua gipuzkeraz idatzi zuen arren, hortik aurrerakoak bizkaieraz egin zituen. Euskal-iberismoa hartu zuen abiapuntu gisa (euskararen jatorriari buruzko teorietako bat).
Mogel Aņibarroren kontrakoa zen idazteko estiloan: Aņibarrok ahalik eta jende gehienak ulertzeko moduan idatzi nahi zuen, eta Mogelek, berriz, bere herrikoa hartzea erabaki zuen, Markinakoa, nahiz eta euskaldun guztiek ez ulertu.
Peru Abarca, askoren ustez lehen euskal eleberria da, baina benetako lehen euskal eleberria Auņamendiko Lorea da, Txomin Agirrerena; izan ere, Peru Abarca, ez baita erabat nobela. 1880an BETI BAT aldizkariak kapituluka argitaratu zuen, eta liburu gisa 1881ean argitaratu zen. Mogelen obra honek hainbat eragin jaso ditu: eragin klasikoak, Bibliarenak, Ilustrazioarenak eta Larramendirenak berarenak.
Etnologoentzat interes handiko eleberria da, bertan baserri-giroa, garaia eta ohiturak islatzen baitira.
Aņibarro
Idazle ospetsua izateaz gain, apaiza eta misiolaria ere izan zen. Mogelen erabat aurkakoa zen, eta ez bakarrik euskalkiei dagokienez. Pedro Antonio Aņibarrok ahalik eta jende gehienak ulertzeko moduan idatzi nahi zuen, eta Mogelek, berriz, bere herrikoa hartzea erabaki zuen, Markinakoa, nahiz eta euskaldun guztiek ez ulertu. Batez ere bizkaieraz idatzi arren, beste euskalkiak ere ezagutzen zituen. Ez zuen Markinako euskara bakarrik landu, alegia, bizkaiera osotasunean landu nahi izan zuen. Estiloari dagokionez, oso aberatsa da: sinonimo asko darabiltza, eta, ondorioz, sarritan astun samarra gertatzen dira bere lanak. Bere lan asko argitaratu gabe geratu ziren.
Frai Bartolome de Santa Teresa
Markinan jaio zen 1768. urtean. Bederatzi urte filosofia, teologia eta zuzenbide kanonikoa ikasten egon ondoren, bere jaioterrian finkatu zen, non predikari gisa jardun eta bere literatur obra garatu zuen. Bere lanetan bertako bizkaieran idatzi zuen.
Frai Bartolomek jorratu zituen gaiak erlijioa eta morala izan ziren batez ere. Hizkuntzaz baino gehiago, gaiaz arduratzen zen.

