Raimundo Olabide (1869-1942)
- TEST: Egia edo gezurra?
- EXTRA: Euzko Gogoa aldizkariaren zenbakia Olabideren gorazarrez
- BIBLIO: Bibliografia (3)
Raimundo German Olabide Karrera, euskal idazlea eta apaiza, 1869ko martxoaren 15ean Gasteizen jaio zen. Gurasoek Urduņako jesulagunen ikastetxera bidali zuten eta batxilerra amaitzean, jesulagun izatea erabaki ondoren, Loiolako nobizio-etxean sartu zen hamabost urte zituela. Bertan Gramatika, Humanitateak eta Erretorika ikasi zituen. Ikasketa hauek bukatu ondoren, Beruelan eta Tortosan Filosofiako ikasketak egin zituen.
Bere ikasketak amaitu eta gero, jesulagunen buruzagiek Gijonera bidali zuten eta hango ikastetxean hiru urtez aritu zen zientzia-gaiak irakasten. Garai horretan Salamancako Filosofia eta Letretako Fakultatean matrikulatu eta ikasturte bakarrean ikasgai guztiak gainditu zituen. Gijondik Valladolidera irakasle joan zen eta bertatik Salamancara bidali zuten latina eta greziera irakastera. Sasoi berean euskara ikasteari ekin zion, hogeita zazpi urte zituela.

Oņara joan zen 1897-1898 ikasturtean Filosofiako ikasleei Natur Zientzietako ikasgaiak irakastera eta Teologia ikastera. 1902. urtean apaiz ordenak hartu zituen eta urte honetan meza berria eman zuen.
Euskarazko lanak argitaratzen eta euskara ikertzen hasten da
Apaiztu ondoren, Gijonera irakasle bidali zuten, berriro ere, eta bertan 1906. urtea arte aritu zen. Sei urte Gijonen aritu eta gero, Pontevedrako La Guardia herrira joan zen eta bertan bere lehen euskara lana egin eta argitaratu zuen. Ordu arte isilik eginiko lanaren emaitzak erakutsi zituen 1914. urtean Loyola-tar Eneko Deunaren Gogo-Iņardunak, San Inazioren Ejertzizioak izeneko liburukian argitaraturik, hain zuzen ere. 1916an Valladolidera bidali zuten eta hurrengo urtean bigarren liburua argitaratu zuen, hots, Giza-soņa izenekoa, ia 7.000 hitzeko hiztegia.
Euskaltzain oso
1918an, berriz, Euskaltzaindia sortu zenean, Olabidek Lexikologiari eta Lexikografiari buruzko lana aurkeztu zuen gaztelaniaz; Euskal-Esnalea aldizkarian 1919an lan honen laburpena argitaratu zen euskaraz. Urduņako ikastetxera berriro joan zen, baina oraingo honetan irakasle aritu zen. 1919ko irailaren 21ean Euskaltzaindiak Donostian egin zuen biltzarrean euskaltzain oso hautatu zuten eta garai horretan Kisto?ren Antz-bidea (Kristoren Imitazionea edo Kempisa) liburua argitaratu zuen.
Bibliaren itzulpena
Testamentu Berria euskaratzen hamar urte eman zituen eta 1931n Bilbon argitaratu zuen. Lan itzela egin zuen eta, inprimategiko probak zirela eta, Urduņara joan zen bizitzera. Itun Berria izena eman zion Testamentu Berriaren itzulpenak arrakasta handia izan zuen. Garai horretako adituen ustez, oso lan ona zen eta euskara aberatsa zuen.
Ezkutualdia, gerratea, erbestealdia eta heriotza
1932an Espainiako Gobernuak jesulagunak erbestera bidali bazituen ere, Olabide Bilbon geratu zen. Beranduxeago, Arantzazun ezkutatu eta handik Gernikara joan zen 1935eko maiatzaren 20an. Bertan gerrak harrapatu bazuen ere, Gernikako bonbardaketatik bere idatziak onik ateratzea lortu zuen. 1937-1938 ikasturtean Okzitaniako Tolosan bizi izan zen eta Gerra Zibila bukatu eta gero ere ez zen Euskal Herrira etorri, lanean jarraitu zuen Biblia osoa itzultzeko. 1942ko irailaren 9an istripuz hil zen. Hala ere, Olabidek Biblia osoaren itzulpena bukatuta utzi zuen, azken prestalanak, ukituak eta oharrak izan ezik. Patxi Etxeberriak lana bukatzeko enkargua jaso eta 1958an Itun zâr eta Berria argitaratu zuen.
Itun Zâr eta Berria
Koldo Mitxelenaren kritika
Koldo Mitxelenak Egan aldizkariaren 1959ko apirileko zenbakian Liburuak sailean Olabideren Itun Zâr eta Berriari egindako iruzkinean, bere ustez lanak dituen alde on eta txarrak argi eta garbi agertzen ditu, adibidez, hala dio:
Iņolaz ere, euskaldun batek letra-saillean iņoiz burutu duen egitekorik larrienetakoa da eta are larriagoa agertzen zaigu euskaldun berri batek egin zuela gogoratzean. Itzuli ere etzuen nolanai egin, gogo beroz, arreta andiz eta jakite ugariz baizik.
Mitxelenak gogoko ez zituen gauzak hizkuntza-arlokoak ziren: ortografian tradizioa aintzakotzat hartu ez izana, batzuetan arkaismo eta txokokeriak erabiltzea eta errotutako maileguzko hitzei ihes egin nahiz neologismoak erabiltzea

