EUSKAL LITERATURA

Euskal eleberrigintza

Egoera soziopolitikoak eragin handia izan zuen literaturan: hiriak nekazari-ingurua ordezkatu zuen, eta hori eleberrian islatu zen. Politikari dagokionez, frankismoaren garaia zen; beraz, eleberria diktaduraren aurkako borrokaren baliabide bilakatu zen.

Euskal eleberri modernoa

Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi ohiturako eleberriaren amaiera ekarri zuen, eta horrela, eleberri modernoari hasiera eman zitzaion. Hortik sortutako mugimenduak berezko ezaugarriak ditu:

  • Eleberrigileak gazteak ziren.
  • Egileak unibertsitarioak ziren.
  • Idazleak hiritarrak ziren, oro har.
  • Europako eleberrigintza ezagutzen zuten.
  • Batzuk euskaldun berriak ziren, hau da, ez zuten euskara ama-hizkuntza.

Eleberri modernoak bi berrikuntza ekarri zituen: gaiei dagokienez, munduko ikuskera berri bat sortu zen; eta lehenengo pertsonak hirugarren pertsona ordezkatu zuen. Alde horretatik, Txillardegiren Leturiaren egunkari ezkutua azpimarratu behar da. Bestalde, teknikari dagokionez, Ramon Saizarbitoriaren Egunero hasten delako azpimarratu behar da (1969).

Euskal eleberrigintza modernoan bi aldi nagusi bereizten dira:

  1. Txillardegi: Leturiaren egunkari ezkutua (1957-1969).
  2. Saizarbitoria: Egunero hasten delako (1969-...).

Lehenengo garai honetan 15 eleberri idatzi ziren: poliziakoak, historikoak, autobiografikoak... Hainbat autore nabarmentzen dira: Anabitarte, Etxaide, Erkiaga, Peillen, Aresti, Txillardegi... Nahiz eta gaiak eraberritu, teknikek tradizionalak izaten jarraitzen zuten. Txillardegik Europako idazleen existentzialismoa ekarri zuen, eta ildo horretatik bigarren aldi batean sartu ziren, teknika berrikuntza nagusia zelarik.

Bigarren aldian Saizarbitoria da nagusi. Eleberrien ekoizpena handitu egin zen, eta idazle berriak sortu ziren. Gaiak desberdinak ziren: ugariagoak eta aberatsagoak. Aurreko eleberria didaktikoa zen; garai honetakoa, berriz, independenteagoa, eta helburu literarioak zituen.

Gaur egungo eleberrigintza

Urteetan zehar ikusi dugu euskal eleberriaren bilakaera: ohiturazko eleberritik eleberri modernora. Hala ere, bilakaera honek hainbat hutsune izan ditu, batez ere gudak direla eta.

70eko hamarraldian alegorikoa deitu genezakeen eleberri-mota sortu zen, konparazioen bidez, garaiko zentsura ekiditen zuena.

Idazleek korronte literario desberdinekin egin dituzten esperimentazioak baimendu du aldarrikapen sozialetatik errealismo magikora doan gai-aniztasuna. Honela, literatura unibertsalaren mailan aurkitzen da euskal literatura.

90eko hamarraldia urrezkoa izan da euskal eleberriarentzat. Eleberri asko argitaratu dira, eta gero eta idazle gehiago daude: gazteak, prestatuak, unibertsitate mailako ikasketak egindakoak eta bestelako literaturak ezagutzen dituztenak. Aipatzekoak dira:

  • Bernardo Atxaga: Behi euskaldun baten memoria (1991), Gizona bere bakardadean (1994), eta, batez ere, Obabakoak (1988), Espainiako Literatur Sari Nazionala irabazi zuena.
  • Anjel Lertxundi: Otto Pette (1995).
  • Edorta Jimenez: Speed gauak (1991), Azken fusilak (1993).
  • Saizarbitoria: Hamaika pauso (1995), Bihotz bi (1996).

Garai honetan politikarekin lotuta dauden gaiak erabiltzen dira, eta gero eta urrunago daude baserri eta arrantza giroak. Gazteen bizimodua ere sarritan jorratzen da.

Hainbat autore on ditugu: Joan Mari Irigoien, Bernardo Atxaga, Anjel Lertxundi, Juan Kruz Igerabide, Koldo Izagirre, Joseba Sarrionandia, Ramon Saizarbitoria, Unai Elorriaga... besteak beste.

Urtero, Durangoko euskal liburu eta disko-azokak hainbat jende biltzen du, eta horrek euskaldunen irakurtzeko zaletasuna erakusten du. Garai ona da euskal eleberriaren produkzio-mailari dagokionez. Bestetik, oso denbora gutxian izugarrizko bilakaera izan du.

90eko hamarraldiko loraldia

90eko hamarraldia urrezkoa izan da euskal eleberriarentzat. Eleberri asko argitaratu dira, eta gero eta idazle gehiago daude: gazteak, prestatuak, unibertsitarioak eta bestelako literaturak ezagutzen dituztenak. Aipatzekoak dira:

  • Bernardo Atxaga: Behi euskaldun baten memoriak (1991), Gizona bere bakardadean (1994) eta, batez ere, Obabakoak (1988), Espainiako Literatur Sari Nazionala irabazi zuena.
  • Anjel Lertxundi: Otto Pette (1995).
  • Edorta Jiménez: Speed gauak (1991), Azken fusilak (1993).
  • Saizarbitoria: Hamaika pauso (1995), Bihotz bi (1996), Gorde nazazu lurpean (2000).

Garai honetan politikarekin lotuta dauden gaiak erabiltzen dira, eta gero eta urrunago daude baserri eta arrantza giroak. Gazteen bizimodua ere sarritan jorratzen da.