EUSKAL LITERATURA

«« Itzuli

Gomendatuak

Edorta Jimenezen Azeria eta lehoia

Txalaparta 2007

2007/12/21

Sukar ustelaren urte hartan Sebastian Zubilleta Ingalaterrarako bidean utzi genuelarik -Armada Txit Zorionekoa iritzi zitzaion hartan pilotu- haraino iritsi da. Ez, haatik, berak amestu moduan, loriaz jantzirik, preso baino. Portland izeneko lekuan, doi-doi irla izatera iristen den lurmuturrean, Weymouth hiriaren ondoan. Sebastian gaztea, zauriturik eta gertaeren oroitzapenak ahazturik, horiek berreskuratu ahala Armada Invencible haren nondik norakoak bere buruan berregiten saiatuko da, bai eta etxera nola ihes egin asmatzen ere. Bide horretan baditu susmatugabeko lagunak, baditu etsai berriak eta baditu inguruan aurreko eleberri bietan ezagutu genituen pertsonaia batzuk. Horien denen mende jokatuko du Sebastianek Machiavellik printzeari aholkatu zion moduan, alegia, azeri eta lehoi, biak aldi berean izanez.