EUSKAL LITERATURA

«« Itzuli

Gomendatuak

Itziar Madinaren Beste eguzkia

Txalaparta, 2007

2008/01/04

Asunen bordako Domingo artzain bakartiak, etxaldea utzi eta gazte denborako amodioarekin, Josefinarekin, bat egiteko asmoa dauka bere bizitzaren gainbeheran. Baina egitasmo horren bidean, bere jaioterria, Alkabehere, okupatu duen gazte taldea agertuko da. Zer izan dezakete komunean artzain zahar batek eta okupa lotsagabe batzuk? Guztiz kontrajarriak diruditen jarrerek bat egin al dezakete? Nola?. Balizko batasun hori egia bihurtuko da, bikote zaharrak eta okupa gazteek Urruti-Etxarte-Uhalde eraikuntza enpresaren eraso higiezinari aurre egin behar diotenean.