EUSKAL LITERATURA

«« Itzuli

Gomendatuak

Oscar Wilden De Profundis, Aitor Aranak euskarara itzulita

Txalaparta, 2007

2008/01/10

Readingeko kartzelaren sakonetik, Oscar Wildek, hara eraman zuen lord Alfred Douglasi idatzitako gutun luzea da De profundis. Lerrootan, minak eraldatutako idazlea aurkituko dugu, bere bizitzaren hondotik egindakoak ulertu eta azaldu nahi dituen Wilde. Biziaren Plazerra eta Artearen Plazerra ikasteko etorri zinen nigana. Menturaz, askoz zoragarriagoa den zerbait zuri irakasteko hautatua naiz. Minaren esanahia eta bere edertasuna.