EUSKAL LITERATURA

«« Itzuli

Gomendatuak

Pako Aristiren Miren nunca mais!

Elkar, 2007

2008/01/25

Mireni aitonak behin esan zion azkarra baldin bazen, ez zela inoiz aspertuko, mundua aski dibertigarria baita. Baina inoiz dibertimendurik aurkitzen ez bazuen, berak sortzeko aholkatu zion. Eta Mirenek arretaz entzuten ditu aitonaren esanak. Miren erraz galtzen da. Gai da hegazkin batean edo tren batean galtzeko. Galtzea abentura handia da, eta abenturak zirraragarriak dira, bai bizitzeko eta baita kontatzeko ere. Miren Galizian galdu zen behin, Santiagoko kaleetan. Galduta zebilela, gurasoak topatu nahi zituen, edo gurasoek bera aurki zezaten. Baina bitartean, abentura itzelak bizi izan zituen, eta jende asko ezagutu zuen: zenbait erromes, harpa jotzen zuen kaleko musikari bat, beti atzetik zebilkion udaltzain bibote tente bat, gaztaina saltzaile bat...