EUSKAL LITERATURA

«« Itzuli

Gomendatuak

Felipe Juaristiren Ez da gaua begietara etortzen

Erein, 2007

2008/02/01

Badira hutsik dauden pertsonak, zerutik eroritako txoriak, trumoi hotsez hautsitako adarrak. Lope, Miranda eta Gabriel pertsona hutsak dira eta zain daude. Halabeharrak elkartu ditu oroitzera bultzatuz. Oroimena zirkulua da, bizitza eta heriotza bezala. Hilketa batek ematen dio hasiera oroimenari. Baina bizitzak bete behar du barneko hutsunea, zirkulu guztiak itxiz. Hiltzea erabakita zuena ez beste bat hil zuen ETAk. Nahasi ala ez, hilketa batek beti astintzen ditu ingurukoen barne giharrak. Eta oroimena eta bakardadea dira nagusi lekuko isilen begietan.