EUSKAL LITERATURA

«« Itzuli

Gomendatuak

Ulises Moulinesen Manifestu nazionalista

Txalaparta, 2008

2008/05/16

Moulines filosofoaren ustez, egun, XIX. mendearen erdialdean bezala, mamu bat dabil Europako kantzilergoetan barrena. Baina, gure XXI. mende honetan, mamua ez da Marxek eta Engelsek aipatzen zuten komunismoa, nazionalismoa baizik. Hala, bada, nazionalismoaren inguruko gogoeta sakona burutzen du Moulinesek kontzeptualki zein moralki. Bere ustetan, pluralismoaren berezko balioaren printzipio "ekologista" garbian sinetsiz gero, etniak eta nazioak babestu beharreko zerbait dira inori kalte egiten ez dioten neurrian.