«« Itzuli
Gomendatuak
Jon Alonsoren Astrolabioa
Pamiela, 2007
2008/08/21
p>Astrolabio hau lau artikulu biltzen dituen saiakera literarioa da; lehengo hiruretan egileak, irakurlea den aldetik eta itzultzailea den aldetik metaturiko esperientziak lagun, nola halako bidezidorrak bilatu nahi ditu letren oihanean, gustuko idazleen eta erreferentzien bitartez, inork literaturan jarduteko eduki ditzakeen arrazoiak eta literaturan egoteko bere koordenadak errepasatzeko asmoz.
Laugarren artikuluan gure sistema literarioaren zenbait alderdi aztertzen dira, zeharka, alderaketaz, gai horretara hurbilpen xume bat eginez.

