Kevin Prufer eta Wayne Millar kritikari estatubatuarrek gaur egungo poesia europarra jasotzen antologia bat egin dute New european poets (Graywolf) izenburuarekin. Kirmen Uriberen hiru poema eta Bernardo Atxagaren beste bi daude bilduta AEBtan argitaratu den antologian.
Literaktum letra eta lengoaien jaialdia hartuko du Donostiak maiatzaren 12tik 17ra bitartean. Publikoari ekintza erakargarriak eskainiz literatura hurbiltzea du helburu nagusi, eta horretarako, tailer bat, mahainguru bat, errezitaldi bat eta topaketak prestatu dituzte. Aurten, besteak beste, Espido Freire eta Fernando Iwasaki idazleak, Mauro Entrialgo ilustratzailea eta Juan Miguel Diaz de Guereņu artikulugilea izango dira bertan.
Elizabeth Macklinek itzuli eta Graywolf etxeak iaz argitaratu zuen Kirmen Uriberen Meanwhile take my hand (Bitartean heldu eskutik, Susa 2001) liburua finalista geratu da 2007an ingelesera itzuli eta Amerikako Estatu Batuetan (AEB) argitaratu diren poema-liburu onenaren sarian.
Soinujolearen semea  (2003) Bernardo Atxagaren eleberriak Mondello-Palermo Hiria literaturako saria eskuratu du de atzerriko obrarik onenaren atalean. Maiatzaren 24an, Siziliako hiriburuan jasoko du golardoa euskal idazleak.
Ruben Ruiz idazleak Anekdotak lanari esker irabazi du aurtengo Lizardi Saria. Zarauzko udaletxeak antolatzen duen lehiaketaren XXVI. Edizioan 16 lan aurkeztu dituzte aurten.
Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntze Erakundeak (HABE) eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) lankidetza hitzarmena sinatu dute, unibertsitateko ikasleek, irakasleek eta ikertzaileek HABEren liburutegia hobeto erabil dezaten.
Elias Amezaga Urlezaga idazlea atzo hil zen 87 urte zituela, Getxon. Gaixotasun luze batek eragin dio heriotza, gertukoek jakitera eman dutenez.
Jokin Muņozen Antzarraren Bidea izeneko eleberria eta Jon Gerediagaren Jainkoa Harrapatzeko Tranpa poesia lana saritu dituzte. Sariak ez du dirurik eskaintzen, baina bai izen handia.
2007ko maiatzaren 16tik 2008ko maiatzaren 15era bitartean egunkari eta aldizkarietan edo irrati eta telebistetan euskaraz plazaratu izan diren lanek, hala nola aipatu epe eta komunikabide horietan kazetaritza-lanak plazaratu dituztenek daukate saria eskuratzeko aukera. Ez dauka jenero mugarik.
Donibane Lohizunen jaio zen, 1921ean, eta Filosofia eta Psikosoziologia ikasi zuen Sorbonan. Gure Herria aldizkarian lan egindakoa zen eta Lapurdi itsas-hegia liburua idatzi zuen.
Jacques Etcheverry euskaltzain urgazlea hil zen joan den larunbatean, martxoak 22, 86 urte zituela.