Filosofo presokratikoak
- EXTRA: Zita klasikoak
Naturaren filosofia
Lehenengo hausnarketa filosofikoaren arrazoia, naturaren behaketa eta bere oinarri edo lehenengo iturburuaren funtsa bilatzea izan zen. Naturaren edo filosofia fisiko hau Mileto hirian sortu zen, Jonian, eta bere ordezkarien artean hauek dira aipagarrienak:
- Miletoko Talesentzat gauza guztien jatorria edo hasiera (arjé) uretan zegoen. Egiptora bidaiatu zuen eta zenbait aurkikuntza egin zuen astronomian eta geometrian.
- Miletoko Anaximandro (K.a.610-547), "dauden gauza guztien jatorria eta osagaia" aurkitu zuena: apeiron, zehaztu ezineko zerbait, munduaren itxura ezberdinekin zehazten dena bakarrik.
- Anaximenes (K.a. 588-524), Mileton bizi zen ere eta gauzen jatorria airea zela zioen. Astroak eta natura aztertzen zituen, eta kosmosa osatzen duen dentsitate mota desberdinetako aire edo lurrunak errealitatearen fenomeno ezberdinak sortzen dituela uste zuen.
Miletoko hondakinak. Asia Txikiko hiriak, Mileto, Efeso, Clazomenas eta Halicarnaso bezala, mendebaldeko filosofiaren sorlekua izan ziren.
Unibertsoa eta izanaren batasuna
- Unibertso osoaren funtsa bilatzen jarraituz, Colofongoko Jenofanesek, K.a. 570 inguruan jaio zena, gauza guztien batasuna baieztatu zuen eta lurra eta ura sorburuak zirela. Eleako eskolaren sortzailea (Italiako hegoaldean), gizartea eta erlijioaren kritikoa izan zen, eta sinesmenak erlatibizatuz, pentsamendu arrazionalaren aurrerapenean pausu garrantzitsua eman zuen.
- Parmenides, K.a. 540 inguruan jaio zen Elean, Miletoko filosofoak ez bezala behaketaren espiritua utzi eta ordena egokienean bilatzen du izanaren iraunkortasuna. Horrela, sentimenek nabaritutakoa errefusatzean eta izana, pentsamenduarekin identifikatutako errealitate bakarra izanik, osoa, mugiezina eta bukaerarik gabea dela baieztatzean, Parménidesek filosofiaren joera metafisikoari ematen dio hasiera.
- Izanaren iraunkortasunaren ideia honen aurrean, Heraklitoren pentsamendua sortzen da, K.a. VI. mendearen bigarren erdian jaioa, Efeson, Miletoren iparraldera. Bere ustez unibertsoak ez du iraunkortasunik, aitzitik, etengabeko eraldaketan eta jarioan dago. Heraklitok logos ("hitza, pentsamendua edo arrazoia" esan nahi duen grezierazko hitza), gizakiak beren artean eta naturarekin lotzen dituen osagaia dela ikusi zuen.
Atomismoa
- Leuzipo, K.a. VI. mendearen bigarren erdian Mileton edo Elean jaio zenak sortu zuen atomoen teoria oso interesgarria da, fisika modernoaren aitzindari izan baita. Errealitate fisikoa atomoz osatua dagoela esan zuen, banatu ezineko partikulak, txiki-txikiak, infinituak, hutsean etengabe mugitzen direnak.
- Demokritok, Abderan jaioa K.a. 470 inguruan, Parmenidesen izakia, iraunkor eta eternoa, izaki infinituez osatua zegoela (atomoak) esan zuen ("gehiago banatu ezin dena"), eta honen bidez esperientzia eta jaiotzaren mundua argitu liteke, baita gauzak ugaltzea eta hiltzea ere.
XX. mendearen hasieran, Hermann Diels ikertzaileak funtsezko lan bat argitaratu zuen: Presokratikoen pasarteak
Pitagoras eta matematikak
Pitagoras K.a. 570 inguruan jaio zen Samosen, baina bere eskola Crotonan ezarri zuen. Bere jarraitzaileek, pitagorikoek, sekta antzeko zerbait osatzen zuten, erritualak eta jarduera sekretuak, elkarbizitza, ikerketa zientifikoa, irakaskuntza (oso arau zorrotzekin) eta jarduera politikoa nahasten zituztelarik.
Pitagorasen ustez, zenbakien arteko erlazioek zehazten zuten zeruko esferen armonia, errealitatearen benetako funtsa zen. Izan ere, matematikaren aitatzat jo izan dute, eta pitagorikoen lanak, misterioaren kutsua izan arren, ekarpen zientifiko paregabeak izan dira, haien artean Pitagorasen teorema ezaguna.
Orfeoren misteriozko gurtuen eraginez, pitagorikoek arima hilezina dela uste zuten eta espezie batetik bestera pasatzen dela, gertatu dena behin eta berriro errepikatzen dela eta izaki guztiek ahaidetasun loturak dituztela haien artean.
Maitasuna eta adimena
Platon eta Aristoteles garai klasikoaren bi filosofo handiak agertu baino lehen, pentsamendu grekoaren beste bi figura dira aipagarrienak bere ideia berriengatik:
- Enpedokles (K.a. 490-430) naturaren behaketaz interesatua zegoen eta deskubrimendu zientifikoak egin zituen, adibidez, airea eta odolaren arteko erlazioa arnasketan, edo argiak Eguzkitik Lurrera bidaiatzeko denbora behar duela. Lau osagaiei buruzko teoria formulatu zuen (airea, sua, lurra eta ura), "ororen sorburua" direnak, eta amodioa eta gorrotoa mundua mugitzen duten bi indarrak direla baieztatu zuen.
- Anaxagoras (K.a. 500 inguruan jaioa, Clazomenasen, Asia Txikian), filosofia jonia Atenasen sartu zuen eta epaitua izan zen fedegabetasunagatik "Eguzkia gorian dagoen harri masa bat da" baieztatzeagatik. Bere teoria bitxienaren arabera, nous (adimena) ordena oinarriak, (Enpedoklesen amodioaren antzekoa, baina intelektuala) kosmosa antolatzen du.
Eleako Zenonen aporiak
Parmenidesen jarraitzailea, Zenon (K.a. 490-430 inguruan) bere "aporiengatik" da ezaguna, argitu ezineko kontraesanetan bukatzen diren arrazonamenduak. Oso ezaguna da Akiles eta dortokaren aporia. Honen arabera, heroiak ezin izango zuen inoiz animalia harrapatu, lehenengo, bera ibiltzen hasi zenean dortoka zegoen puntura iritsi beharko bailuke, eta horrela amaigabeko ibilbide sekuentzia batean.
"Anaxagorasek baieztatzen du gizakia animaliarik azkarrena dela eskuak dituelako, baina behar bada, logikoagoa da esatea eskuak dituela azkarrena delako".
Aristoteles, De partibus animalium.