FILOSOFIA

«« Itzuli

Filosofo presokratikoak

Zita klasikoak

"Talesek esaten zuen ura ororen jatorria dela (horregatik esan zuen Lurra uraren gainean zegoela) eta hori pentsatzen zuen, dudarik gabe, orok jaten duena hezea dela ikusi ondoren, eta beroa bera hezetasunetik sortzen dela eta horri esker bizi dela, eta gauzak jaiotzen diren hura beren jatorria dela."
Aristoteles, Metafisika.

"Heraklitok esaten du dena mugitzen dela, ezerk ez duela irauten, eta izakiak ibai baten urekin konparatuta hau gehitzen du: "Ezin izango zinateke bi aldiz ibai berean murgildu".
Platon, Cratilo.

"Etiopiarren arabera beren jaungoikoak sudurmotzak eta beltzak dira, eta traziarrek, begi urdinak eta hile horiak direla, haiek bezala. Izan ere, idiek, zaldiek eta lehoiek eskuak eduki eta haien bitartez margotu ahal izango balute gizakiek bezala, zaldiek beren jaungoikoak zaldi itxuraz margotuko lituzkete eta idiek idiaz."
Jenofanes.

"Zoriontsua izan nahi duenak ez du gauza askotaz arduratu behar, ez publikoan ezta pribatuan ere, eta ez ditu bere gaitasuna gainditzen duten eginkizunak aukeratu behar. Horrela, zorteak lagunduta oso urrutira iritsi denak, urrutiegi, behar bada, kontuz ibili behar du eta bere gaitasunak gainditzera ez iritsi. Seguruago baita neurriz ibiltzea, gehiegikeriaz baino."
Democrito.