Sofistak eta Sokrates
Maisu ibiltariak
Sofista, grezierako sophos hitzetik datorren hitza da, ezagupenaren eremu zehatz batean "jakinduria, trebetasuna edo esperientzia" esan nahi duena. Sofistak maisu ibiltariak ziren eta beren irakasgaiak maiz diruaren truke ematen zituzten.
Ideiei buruz eztabaidatzen zuten bereziki eta hitzak eta kontzeptuen esanahiaren definizioaz kezkatuta zeuden. Beren abiapuntua, tradiziozko balioen kritika zen (ongia, justizia, egia, legea, edertasuna, etab), erlatiboak iruditzen zitzaizkien eta.
Sofistek ondorengo irizpideetan oinarritutako metodoa erabiltzen zuten:
- Pertsonaren heziketa ezagupen guztiek osatu behar dute.
- Ezagupena denborarekin aldatu eta aurreratu egiten den prozesua da.
- Ezagupena erlatiboa da, sentimenean oinarrituta baitago eta hau ezin da adierazi arrazoi zehatzetan baizik eta, asko jota, gizakien iritzi ezberdinetan.
- Ezagupenaren balioa zalantzazkoa da.
K.a. V. mendean, filosofiaren eskenatokia Asia Txikiko Greziako kolonietatik Atenas hirira aldatzen da. Irudian, Akropolia, antolaketa politiko berri bat (demokrazia) sortzen den lekua.
Sofista nagusiak
- Abderako Protagoras (K.a. 480-411 inguruan). Gizakiaren ezagupenaren eszeptizismoa Platonek aipatutako ondorengo esaldiaren bidez laburtu zuen: "Gizakia gauza guztien neurria da".
- Gorgias (K.a. 485-380 inguruan). Leontinosen jaio zen (Sizilia) eta Atenasen eta Greziako beste hirietan bizi izan zen. Bere eszeptizismoa Pitagorasena baino handiagoa da, errealitatea existitu arren gizakiarentzat ulertezina dela esan baitzuen, eta ulergarria izanda ere ezinezkoa litzatekeela besteei azaltzea.
- Eliseko Hipias. "Legea gizakien tiranoa da, eta naturaren aurkako gauza asko eginarazten die", irakatsi zuen, eta "gizartearen zientziaz" interesatu zen.
- Ceoseko Prodiko (K.a. 460 inguruan jaioa) hizkeraz eta esanahiez interesatua.
- Antifon (K.a. 480-411). Legeen zentzua zehazteaz arduratu zen eta heziketaren garrantzia azpimarratu zuen.
Beste sofista garrantzitsuak izan ziren Kritias, Trasimako eta Kalikles. .
Sokrates
Testu idatzirik utzi ez zuen arren, Sokrates (K.a. 470-399) Europako kulturaren pertsonai garrantzitsua da. Atenasen jaio zen, eskultore eta emagina baten semea. Segur aski sofisten irakaspenak jaso zituen Atenasko plazetan, Peloponesoko gerra (431-403) eta Hogeita hamar Tiranoen diktadurak (404) markatutako garai batean.
399 urtean, Atenasen demokrazia berriro ezarrita zegoen arren (403), hiru hiritarrek Sokrates salatu zuten, hiru deliturengatik:
- Hiriko jaungoikoak ez errespetatzeagatik.
- Jaungoiko berriak sartzeagatik.
- Gazteria usteltzeagatik.
Heriotza zigorra ezarri zitzaion. Platonek haren azken momentuak deskribatzen ditu bere hiru dialogotan: Apologia, Criton eta Fedon. Bere figura gainera Jenofonte eta Aristofanesen testuengatik ezagutzen da, baina hauek beste pertsonaia bat deskribatzen dute Platonek deskribatzen duena ez bezalakoa.
Metodo sokratikoa
Defosen orakuluan idatzita zegoena hartuta "Ezagut ezazu zeure burua" esaten zuena, Sokratesek, Sofistek bezala, hausnarketa filosofikoaren subjektibotasuna azpimarratzen du, horretan bi tresna erabiltzen dituelarik:
- Arrazonamendu induktiboa.
- Definizio unibertsalak.
Erabilitako prozedura galdera da, zientziaren oinarria den "zer da". Baina galdetzeko moduan Sokratesek aztertzen du besteak dakiela uste duena, honen bitartez:
- Ironia, hau da, hitz egiten duenari bere ustezko jakindurian ezkutatzen den jakinduriarik eza eramaten dio. Sokrates, "Bakarrik daki ez dakiela ezer", eta bere jakinduriarik eza erabiltzen du ezagupenean aurreratzeko.
- Majeutika, edo erditzeko artea, prozesu ironikoa osatzen duena, galdera batzuen bidez egia deskubritzera iritsi nahi duena. Horrela, gizakiaren adimenak kontzeptua sortzen du, jakinduriaren oinarrizko momentua.
Sokratesen etika
Ironia eta majeutikaren helburua gizakia ongiaren bilaketan heztea zen, hirian ongizate kolektiboarekin identifikatzen dena, justizia. Ongia ezagutzea, ongia egitea bezala da. Ongiaren ezagupena bilatze hori etengabeko jarduera da, bertute bezala definitzen dena (areté).
Ongi jokatzea gozamena eta zorionaren oinarria da, inork ez baitu nahita bere buruaren aurka jotzen. Gizakiaren intimitatetik abiatzen den etika hau kolektiboa egiten da banakoak bere komunitatearen oinarrizko egia onartzen duenean, legen bidez agertzen dena. Horrela ulertzen da nola onartzen duen Sokratesek heriotza zigorra ezartzen dion legea, hobe baita "justiziarik eza jasatea egitea baino".
"Periklesen garaia"
Sokratesen bustoa.
Sofisten garaia, "Periklesen garaia" deituriko denborarekin bat dator, K.a. V. Mendearen erdialdean. Izan ere, Atenasko demokraziak sortu zuen askatasun giroak kultura eta irakaskuntzarako grina bultzatu zuen, artea eta literaturaren loratzeari zegokionez.
"Gure artean bertutean aurreratzen (pixka bat besterik ez bada ere) laguntzen digun norbait baldin badago, pozik egon behar dugu. Horietako bat naizela uste dut, hain zuzen ere, eta besteen gainetik nagoela, edozeini zintzoa izaten laguntzeko gauza bainaiz. Gainera, eskatzen dudan soldata edo handiagoa merezia dudala uste dut, ikaslea ados baldin badago."
Majeutika
"Nire artea emaginek erditzen laguntzean egiten dutenaren antzekoa da, diferentzia bakarra da ni ginoekin aritzen naizela eta ez emakumeak eta arimak aztertzen ditut, ez gorputzak. Hala ere, nire arterik handiena da, dudarik gabe, gaztearen pentsamendua sortzen duena irudimenezko faltsukeria den edo jeniozko eta benetako zerbait den frogatzea."
Sokrates, Teetetok aipatua.
Eskola sokratikoak
Sokratesen jarraitzaileen artean hauek dira aipagarrienak
Jenofonte (Historiadorea) eta Esfetoko Eskines; eta ondorengo eskolak:
Zirenaikoa , ipar Afrikako Cirene hirikoa, Aristipo (K.a. 435-355), Teodoro eta Hegesiasekin.
Megarikoa, Megarako Euclides, Estilpon eta Fedonekin.
Zinikoa, Antistenes (K.a. 436-366), Aristipo eta Synopeko Diogenes (K.a. 413-327).
