Filosofia helenistikoa
Epikureismoa
Epikuro (K.a. 341-270), Samosen jaioa, filosofia helenistikoaren figura bitxiena da. "Lorategia" izenez ezagututako eskola bat sortu zuen, bere Atenasko etxeko lorategian zegoelako, eta bere ikasleen artean emakumeak eta esklaboak onartzen zituen.
- Etika. Epikurok gorputzaren garrantzia azpimarratzen du, existentziaren oinarria baita, eta gizakiaren zoriona gozamena dela dio. Gozamen hori mina saihestuz lortzen da, desioen moderazioaren bitartez. Zoriona, gozamen naturalak eta beharrezkoak aukeratuz lortzen da, eta ataraxia edo arimaren lasaitasunean agertzen da. Lasaitasun egoera hau lortzeko, Epikurok politikatik aldentzea gomendatzen du, lagunak zaintzea eta axolagabetasuna jaungoikoen aurrean.
- Fisika. Epikuerismoak, Demokritok formulatu zuen teoria atomista aldatzen du (1. gaia ikusi), atomoen etengabeko mugimenduan askatasun elementu bat sartzeko, deklinazioa deitu zuena. Zatitu ezineko unitate hauek unibertsoa osatzen dute, baita arima ere, eta beraz, materiala da hau ere eta gorputzarekin hiltzen da (beraz, ez zaio beldurrik izan behar heriotzari).
- Logika (edo kanonikoa). Egia lortzeko, Epikurok azpimarratzen du hitzen esanahiak garbi definitzeko beharra eta kanonak edo irizpideak ezartzen ditu, ezagueraren formak arautzen dituztenak: sentsazioak, aurrerapenak eta estimuak.
Estoizismoa
Dotrina estoikoaren sortzailea, Citioneko Zenon (K.a. 336-264), Atenasko atari (stoa) batean ematen zituen bere irakaspenak, hortik dator bere eskolaren izena. Epikuerismoa bezala, dotrina estoikoak jarraitzaile asko izan zituen garai helenistikoa eta erromakoan zehar.
- Etika. Estoikoen kezka nagusia zoriona edo eudaimonia lortzea da. Eta hau, munduarekin armonian bizitzean oinarritzen da, norberaren beharrak naturarenetara egokituz, izaki guztien arteko lotura den logosaren bitartez. Zoriontsua izatea, bertutetsua izatea da, autarkiak eta buruaskitasunak ematen duen egokitze ahalmenaren bitartez.
- Fisika. Natura eta arrazoia gauza bera izanik, unibertsoaren batasuna badago, dena zuzentzen duen pneuma edo espiritu dibinoa. Sua eta materia unibertsoaren bi printzipioak dira, aktiboa eta pasiboa, elkarren beharra daukatenak eta gauzen arteko kidetasun edo sinpatia erabakitzen dutenak.
- Logika. Hizkuntzaren erabilera logikoa eta bereziki proposizio gramatikalen azterketa izan zen estoikoen gai nagusia, zeinua edo adierazlea, adierazitako gauza eta esanahia bereizi zituztenak. Azken hau, materiarik gabekoa izanik, gauzen errealitatea eta hitzen errealitatearen arteko erlazioa ezartzen du.
Eszeptizismoa
Korronte eszeptikoa Elisko Pirron (K.a. 360-270) eta Fliunteko Timonek (K.a. 320-230) sortu zuten. Eszeptikoek ez zuten uste arrazoiak egia deskubritzeko gaitasunik zeukanik. Izan ere, errealitatea nabaritzen dugun sentsazioek gauzen itxura bakarrik erakusten baitute. Eszeptizismoaren ideia nagusiak hauek dira:
- Ezin da ezagutu nolakoak diren gauzak, eta beraz, hoberena da iritzirik ez ematea, faltsu edo benetakorik ez baita existitzen.
- Erabateko ezagupenak lortu nahi izatea lasaitasunik ezaren iturri da.
- Bizitzan interesatzen den gauza bakarra espirituaren lasaitasuna edo ataraxia lortzea da.
- Guregandik kanpo dagoen guztiak ez du garrantzirik.
- Itxuren mundu batean bizi behar dugunez gero, batzuetan frogagarriena aukeratu beharko dugu.
Greziak utzitako ondarea
Garai helenistikoan zehar Erroma sortzen da politika eta kultura potentzia bezala. Inperioak hizkuntza eta kultura grekoaren lurralde guztiak bereganatu ondoren, erromatar zibilizazioak Grezia zaharraren ondare artistiko, literario, zientifiko eta filosofikoa jaso eta egokitu zuen.
Pentsamenduari dagokionez, erromatarrek filosofo grekoen dotrina ezberdinak hartu zituzten (Aristoteles, Platon, epikureismo, estoizismo, eszeptizismo, zinismo) eta hauen ideiak latinez azaltzeko ahalegin handiak egin zituzten. Zizeron (K.a. 106-43) eta Varron (K.a. 116-27) bezalako autoreek egin zuten "itzulpen" lana, oso garrantzitsua izan zen pentsamendu grekoa Mendebaldera eramateko. Epikureismoa eta estoizismoaren jarraitzaleak dira jarraitzaileak dira Lukrezio (K.a. 98-55) eta Seneka (K.o. 4-65), hurrenez hurren.
Bitxiagoa da Plotinoren dotrina (205-270), neoplatonismo izenaz ezagutua. Platonen "idealismoak" erakarrita (3. gaia ikusi), honen filosofia gehiago garatu nahi izan zuen. Plotinoren pentsamenduan eragin handia izan du gnosisak (kristau elementuak grekoen eta ekialdeko ideia filosofikoekin nahasten den dotrina erlijiosoa) Platonekin zerikusirik ez zeukana. Horrela gauza materialen eta ideien arteko bikoiztasun platonikoa izatearen batasunean konpontzen da, Bat existitzen baita, denaren iturri eta helmuga.
Ataloko ataria, Atenasen.
Epikuroren "lau erremedioak"
Ona, erraza da lortzen.
Txarra erraza da saihesten.
Jaungoikoak ez dira beldurgarriak.
Heriotza, sentikortasunik eza da."
Eskola estoikoa
Lehenengo estoizismoa:
Citioneko
(K.a. 336-264)
Assoseko Kleantes
(K.a. 330-232)
Soloiko Krisipo
(K.a. 227-204)
Estoizismo ertaina:
Rodasko Panetzio
(K.a. 180-110)
Apameako Posidoniko
(K.a. 135-51)
(4-65)
Hierapoliseko Epikteto
(5-125)
Erromako Marko Aurelio
(121-180)
Eskola eszeptikoa
Antzinako eszeptizismoa:
Eliseko Pirron
(K.a. 360-270)
Fliunteko Timon
(K.a. 320-230)
Eskola akademikoaren eszeptikoak:
Pitaneko Artzesilao
(K.a. 360-241)
Cireneko Karneades
(K.a. 214-135)
Cnososeko Enesidemo
(K.a. 80-40)
Sexto Enpiriko
(200 inguruan)
Zientifiko helenistikoak
Matematikak:
Euklides eta Arkimedes.
Geografia:
Eratostenes.
Astronomia:
Aristarko eta Hiparko.
Medikuntza:
Herofilo eta Erasistrato.
Kosmopolitismoa
«Diogenesi bere sorlekuaz galdetu ziotenean zera esan zuen: "Munduko herritarra naiz, benetako Estatu bakarra mundu osoa baita"».
Synopeko Diogenes.