San Agustin
Filosofoa eta bere lana
San Agustinek mendebaldeko kristautasunaren teologia osatu zuten lan asko idatzi zituen. Garrantzitsuenak manitar eta pelagianoen sekten aurkako hitzaldiak eta Akademikoen kontra tratatua izan ziren. Hala ere, eragin handiena izan zutenak Jainkoaren hiria eta Aitormenak izan ziren.
- Jainkoaren hiria: gizakien historia aurkezten du bi komunitateren arteko gatazka gisa: lehenengo komunitatea Jainkoaren dohainak eta maitasunak inspiratutako kideek osatzen dutena da; bigarrena, aldiz, beren maitasuna munduan eta beren buruan jarri dutenen pertsonek osatutakoa da, Jainkoari uko egin diotela.
- Aitormenak: bere autobiografia espiritualaren deskribapena da, bi zatitan banatzen dena: konbertsioaren aurreko denbora eta konbertsioaren ostekoa.
Kristautasuna eta filosofia
Fedea eta arrazoimenaren elkar aditzea hurrengo formulan bildu zen: sinestu ulertzeko. Formula hori programa oso bat izan zen XIII. mendera arte. Horrek esan nahi du filosofiak fedea eta eskriturak hartu behar dituela abiaburutzat eta filosofiak bakarrik daukala balioa kristautasunaren egiarekin bat datorrenean.
Ikuskera platonikotik abiatuta, San Agustinek uste zuen adimen intelektuala Jainkoak gugan egiten zuen ekintza zela, adimen horrek beharrezkoak, betikoak eta aldaezinak ziren egien argialdia zekarrela.
Neoplatonismoarekin bat dator puntu batean: Jainkoa ageriko munduaren ereduzko ideia edo arketipoak bere baitan dituen adimena da.
San Agustin, XV. mendeko egile ezezaguneko pintura.
Munduaren sorkuntza eta denbora
Jainkotasunaren protagonismoa ezagutzazko ekarpenetik harantzago doa. San Agustinen ustez, Jainkoak ex nihilo edo ezerezaren mundua sortu du. Materia Jainkoak sortu du, borondatezko erabaki libre baten ondorioz, nahimen aske eta Jainkoaren maitasunaren berezko egintzaren ondorioz. Hala ere, sorkuntza denboran zabaltzen da eta banakako izakiak heltzen joaten dira denboraren poderioz, Probidentziak xedatutakoaren arabera. .
Dena den, materia edo ageriko sorkuntza ez da betiko; denboran sortzen da, Jainkoaren betikotasuna ez bezala, horrek denborarekin zerikusirik ez duela.
Gaitzaren arazoa
Gai honi buruz hitz egiteko orduan, bi gaitz mota ezberdindu behar dira: gaitz fisikoa eta gaitz morala.
- Gaitz fisikoa edo naturala (gaixotasunak, hondamendiak edo izurriak) ez dator Jainkoarengandik. Gabezia edo hutsunea da, horren jatorria izakia osatzen duen materian bilatu behar dela. Ondorioz, ez dago gaitz fisikorik.
- Bestalde, gaitz morala gizakiaren eta hurkoekin eta izakiekin duen bidegabeko portaeraren emaitza da. Jatorria borondate librean du, Jainkoak gizakia sortu baitzuen "bekatu egiteko gai izan eta ez egin" premisapean. Horregatik, Jainkoa ez da erantzulea, gizakiak askatasuna oker erabiltzen badu edo munduan gaitza sartzen bada.
Kristo alfa eta omegarekin, XI. mendeko mozarabiar miniatura.LIBURUTEGI NAZIONALA, MADRIL.
Historiaren ikuskera
San Agustinen historiaren filosofiak gizaki guztiei eragiten dien prozesua deskribatzen du. Historia unibertsala da, Jainkoaren probidentziaren lanen bidez, helmuga baterantz aurrera egiten duten ondoz ondoko gertaerek horren une garrantzitsuenak osatzen dituztela. Hala ere, prozesu horren ezaugarri nagusia munduan bizi diren bi komunitateen arteko gatazka da: Jainkoaren hiria eta lurreko hiria.
- Lehengoaren barruan, maitasuna Jainkoari eman, ezin ikusizko eliza osatu eta lurrean helburu transzendente eta betiko sarirantz erromesak direnak daude. San Agustinek sei adinetan banatzen du Jainkoaren hiriaren historia, bere garaia munduaren seigarren adintzat hartuta. Adin horrek Kristo bigarren aldiz etorri, epaia egin eta bi hiriak betiko banandu arte iraun beharko du, hiri bakoitza bere betiko helbidera joango dela.
- Lurreko hiria beren maitasuna munduan eta beren buruan jarri dutenek, gizalegezko dohainekin bat egiten dutenek eta Jainkoari uko egin diotenek osatuta dago, beren obren bidez betiko heriotzara hurbildu direla.
Denboraren ikuskera ziklikoa eta Greziako filosofiaren berezko historia ez bezala, San Agustinek bere historiaren irudikapena denboraren ikuskera lineal, aurrerakor eta eskatologiko batean (azken helburura bideratuta zegoena) oinarritu zuen.
Hiponako Agustin
Hiponako Agustin 354. urtean jaio zen inperioko Numidia probintzian. Ama kristaua eta aita paganoa zituen eta hezkuntza tradizio paganoaren arloan jaso zuen: erretorika eta latindar egileen ikerketa. Filosofian jarduten hasi zen Zizeronen obra bati esker. Kartago, Erroma eta Milanen ikasi eta irakatsi zuen. Azken horretan manikeismoa eta eszeptizismoa ezagutu zituen, baina aurrerago utzi egin zuen platonismo eta kristautasunaren alde egiteko, hogeita hamabi urterekin. Apaiz ordenatu zen 391. urtean eta 396an Hiponako gotzain aukeratu zuten. 430. urtean hil zen.
San Agustinen zita ezaguna
«Ez irten kanpora, itzuli zure barrura; gizakiaren baitan egia dago. Eta zure izaera aldakorra aurkitzen baduzu, transzenditu zeure burua.» Benetako erlijioa obrarena.
