FILOSOFIA

Unibertsalei buruzko eztabaida. Boeciorengandik Ockhamengana

Erdi Aroko filosofian, eztabaidak maiz sortzen ziren eta bereziki, mundu modernora iragaiteko aldian. Unibertsalei buruzko eztabaida Erdi Aroko filosofiaren ezaugarrietako bat da, baita adierazpen zaharrei, lengoaiaren artifizializazioan erori gabe, adiera berriak emateko zailtasunen isla ere.

Arazoa

Ikuspegi historikotik, arazoaren jatorria Platon eta Aristotelesengan dago. Gaiaren mamia honela laburbil daiteke: "Gizona", "zaldia", "animalia" bezalako hitz orokorrei (unibertsalak) aparteko eta benetako existentzia dagokie -izendatzen dituzten banakako gizakien pluraltasunaren baliokidea dena-, ala gizon, zaldi eta animalia zehatzak dira bakarrik -benetako existentzia dutenak-, eta unibertsalak irudimenaren edo giza arauen emaitza dira? Galdera hauxe da: "zer existitzen da?".

Ikuspegi platonizatzailea: Porfirio eta Boecio

Unibertsalei buruzko arazoa mendebaldeko metafisikarako ezarrita geratu zen Porfiriok Aristotelesi eta Boeciok Porfiriori egindako iruzkinetan.

Porfiriok (233 - 305) genero eta espezien estatutu ontologikoaren gaia azaldu zuen, baina ebazteari uko egin zion, logikarako sarreraren eremua gainditu eta ezagutza aurreratuak eskatzen zituelako. Arazoa bi enuntziatutan oinarritu zen:

  • Badaude generoak eta espezieak beren baitan ala bakarrik pentsamenduan?
  • Benetan badaude, gorpuzdunak dira ala gorpuzgabeak; sentipenezko gauzetatik bereizita daude ala horien barruan daude?

Boeciok (470 - 525) Antzinate eta Erdi Aroko filosofien arteko zubi gisa jardun zuen eta Porfirioren galderei erantzun zien, ikuspegi aristotelikoa hartuta:

  • Generoak eta espezieak ez dira existitzen berez, hots, ez dira substantziak.
  • Unibertsala adimenetik kanpo existitzen den zerbaiten kontzeptua da.
  • Unibertsala gorpuzgabea da eta sentipenezko gauzetan existitzen da, banakako akzidente gorpuzdunei lotuta eta bananduta, gizakien adimenak osatutako kontzeptua den aldetik.

Boecioren Consolatio Philosophiae obraren ilustrazioa, 1697. LIBURUTEGI NAZIONALA, MADRIL.

Errealismoa eta nominalismoa XII. mendean

Unibertsalei buruzko eztabaida XII. mendean hasi zen, Compiègneren-go Roscelino (1050 - 1120) nominalismo eta Pedro Abelardoren (1079 - 1142) errealismoaren arteko aurka egitearekin.

Roscelinok unibertsalaren errealitatea ukatzen zuen nominalismo erradikala hartu zuen: espeziea eta generoa ez dira existitzen gizakiarengandik kanpo, existitzen den errealitate bakarra gizakia da eta unibertsala flatus vocis (igorpen fonetikoa) baino ez da.

Abelardok Roscelinoren nominalismoaren aurka egin zuen. Bere ustez, unibertsala banan-banan hartutako banakako gizaki edo gauzen pluraltasunaren predikatua da; ohizko adiera duen eta adimenean irudi bati lotzen zaion hitz bat (vox, nomen).

Errealismo mugatua XIII. mendean

Brabanteko Siger eta Aquino-ko Santo Tomas

Brabanteko Siger (1240 - 1284) eta Aquino-ko Santo Tomase

(5. gaia ikusi) errealismo eta nominalismoaren arteko erdiko jarrera hartu zuten.

  • Sigeren ustez, unibertsala partikularretatik abiatuta abstrakzioaren bidez lortutako kontzeptua da, gauzen izaeran du oinarria, judizioetan bilduta geratzen dena.
  • Aquino-ko Santo Tomasen ustez, unibertsalak jainkotiar adimenean eta zeruko gorputzetatik banandutako adimenetan existitzen dira, forma intelektual gisa. Forma horiek espezie bateko izaki guztietan daude, baina kopuruei dagokienez, ezberdinak, banakakoak eta zehatzak dira izaki bakoitzerako.

Ockham, nominalismoa XIV. mendean

Unibertsalei buruzko eztabaidan, Ockham-eko Guillermok (1280 - 1348) jarrera nominalista hartu zuen: unibertsala ez da existitzen bere baitan, ezta beste gauza baten barruan ere, akzidente, ezaugarri eta esentzia bereziak dituzten izaki bereziak baino ez dira existitzen.

  • Unibertsala ariman baino ez da existitzen, kanpoan ezin da existitu.
  • Unibertsala adimenaren kontzeptuaren bidez, gizakiak antzeko indibiduoen pluraltasun bati egiten dio erreferentzia.
  • Banakako gauza edo izakitasunei lotzen gaituen eta aipatzen dituen zeinua da.
  • Gauza zuzenean aipatzen du eta ez kontzeptua, horren mendean badaude ere.

Ockhamek hizkuntzaren benetako hondakina proposatzen du, ontologia zorrotz murriztea dakarrena. Ockhamen nominalismoa aldaera ezberdinekin zabaldu zen Europa osoan, Aquino-ko Santo Tomasek lehen defendatzen zuen interpretazioari aurka egiten zion interpretazio modernoa osatzen zuela.

San Roke, Ockham-eko Guillermoren Sacramento altaris obra, 1513. LIBURUTEGI NAZIONALA, MADRIL.

Unibertsalei buruzko arazoaren jarrerak

Errealismo absolutua:
unibertsalak baino ez dira existitzen.

Errealismo moderatua:
unibertsalak ulermenaren zati diren kontzeptu gisa existitzen dira.

Muturreko nominalismoa:
unibertsalek ez dute aparteko existentziarik, izen hutsak dira eta ez dute irudikatzen benetan existitzen den ezer.

 

Ockhamen labana

XVI. mendeko esamoldea, printzipio metodologiko bati buruzkoa: ez da pluraltasuna beharrik gabe onartu behar (pluritas non est ponenda). Labana batekin parekatzeko arrazoia zen, horren bidez "Platonen bizarra kendu" ahal zela edo haren metafisika betetzen zuten erakunde kontaezinak.