FILOSOFIA

Arrazionalismoa (I). Descartes

XVII. mendean, iraultza zientifikoa eta filosofiaren berrespena batera gertatu ziren. Naturaren zientzia berriak materia, mugimendu eta kausalitateari buruzko zenbait printzipio aurrez onartzen zituen, eta arrazionalismo indibidualista, kontzientziaren askatasun, gogoaren kritika eta dogmatismo erlijiosoetan oinarritutako filosofia berria eskatzen zuen.

Arrazionalismoaren ezaugarriak

Zentzu hertsian, arrazionalismoa XVII. eta XVIII. mendeetako filosofoak bateratzen zituen tendentzia-talde bat zen. Garrantzitsuenak hauek dira: Descartes, Spinoza eta Leibniz. Mugimendu horren ezaugarriak honako hauek ziren:

  • Arrazoiaren bidez, errealitatearen egitura eta natura ezagutzea litekeena dela ustea.
  • Dedukziozko printzipio batzuetatik ulertu ahal zen egitura logikoa zeukan munduak.
  • Printzipio horien jatorria ulermenean zegoen.
  • Arrazionalismoak hartzen zuen eredua axioma batzuetan oinarritutako eredu matematikoa zen.

Eszeptizismoaren aurkako borroka

Descartes-en helburua ezaguera seguru, egonkor, edozein ezbairen gainean bermatua ezartzea zen. Hala ere, Descartes-ek eszeptizismora jotzen zuen giro intelektualaren aurka borrokatu egin zuen, puntu hauek faboratua:

  • Zientziari buruzko aurkako iritziak.
  • Erreformak sortutako banaketa erlijiosoa.
  • Montaigne-k sortutako eszeptizismoaren berpiztea.

Descartes-en helburua ondoko puntu hauetan oinarritu zen:

  • Ezbairik gabeko printzipioa aurkitzea, hau da, egia argia eta berezia, kolokaezina.
  • Arrazoiak ordenan sortutako eta hartutako jakintza lortzea.

Zalantza metodikoa eta lehenengo egia

Lehenengo egia aurkitzeko bidean, zentzuen, enuntziatu matematikoen eta loa eta beila ezberdintzeko gaitasunaren fidagarritasuna frogatu behar ziren.

Hona heldurik, Descartes-ek zalantzatik urrun zegoen egia nabaria aurkitu zuen: norberaren nortasunaren egia, zalantzatzen zuen eta iruzurraren biktima zen subjektu bezala. Horrenbestez, Descartes-en lehenengo funtsezko ziurtasuna ondoko hau izan zen:"Pentsatzen dut, beraz, banaiz" (Cogito ergo sum). (Cogito ergo sum).

Hemendik, ziurtasun kriterioa atera zuen Descartes-ek: izaki pentsatzaile bezalako izatearen bezain argia, berezia eta nabaria den guztia egiazkoa izango da.

Ideiak

Izaki pentsatzailearengan hiru ideia mota zeuden:

  • Jatorrizkoak: subjektuak bere kabuz zituen ideiak (pentsamendua, existentzia).
  • Arrotzak: esperientziatik zetozen ideiak (zuhaitza, gizakia).
  • Landutakoak: beste ideia batzuetatik subjektuaren adimenak sortutakoak.

Argumentu ontologikoa

Jainkoaren ideia infinitutasuna adierazten zuen jatorrizko ideia zen, aurkezten zuenak emandako errealitateari atribuitu ahal zitzaiona: Jainkoa. Subjektu finituak ezin izan zuen izaki infinituaren ideia sortu; infinitua subjektu finitu mugatuaren baldintza positiboa zen. Horrenbestez, Jainkoa res cogitans-ean zegoen beraren ideiaren autore bezala existitzen zen.

"Jainko txarra"-ren aurkako argumentua

Descartes-ek kanpoko munduaren existentzia frogatu nahi zuen Jainkoaren existentziaren ziurtasunetik. Argumentua ondoko hau zen:

  • «Badakit Jainkoa dagoela, ahalguztiduna, nire sortzailea eta ona dela.

    Jainkoak sortu eta ona denez gero, ezin dit neure burua engainatzen utzi mundua dagoela ustean, nire usteak ziurtatzeko egin dudan guztiaren ondoren.

    Jainkoak ziurtatuko du, azkenean, ez nagoela oker, eta kanpoko munduari buruzko ideien garantia da. »

Kartesianismoaren ondorioak

Descartes-en planteamenduak sortzen zituen arazoetako bat argumentuaren zirkulartasuna izan zen:

  • Ezin dugu gure pertzepzio argietan eta berezietan konfiantzarik izan, Jainkoa dagoela jakin arte.
  • Hala eta guztiz ere, ezin dugu Jainkoaren existentzia ziurtatu, gure pertzepzio argietan eta berezietan konfiantzarik izan ezean.

Bere erantzuna Jainkoaren garantiarik behar ez zuten proposizio argiak eta bereziak zeudela esatea izan zen. Esate baterako, 2 + 2 = 4. Eskema kartesiar horretatik, errealitatea hiru gradutan geratu zen banatuta:

  • Jainkoa zen substantzia infinitua.
  • Ni edo substantzia pentsatzailea.
  • Gorputz materialak edo substantzia luzeak.

Hiru gradu horiek elkarren arteko askeak eta heterogeneoak izanez gero, sortutako arazoa zen nola azaldu bere interakzioa gizakiarengan, hori espiritual hutsa zen arima eta gorputz luzea zituen subjektutzat hartuta.

Descartes-en Metodoaren diskurtsoa liburuko azala.LIBURUTEGI NAZIONALA, MADRIL.

René Descartes

René Descartes (1596-1650), filosofo eta matematiko frantziarra, puntu baten posizioa determinatzeko, bi lerro perpendikularretarako (ardatz kartesiarrak) distantziaren neurria hartzeko ideia izan zuen. Holandan bizi izan zen hogei urtetan, eta han idatzi zituen obra nagusiak: Espirituaren norabiderako arauak (1628), Metodoaren diskurtsoa (1637) eta Meditazioak (1640).

 

XVIII. mendeko filosofia

  • Indibidualismoa.
  • Arrazionalismoa.
  • Pragmatismoa.
  • Erlijioari egindako kritika.
  • Kontzientziaren askatasuna.
  • Gizartearen kontzeptu kontraktuala.