Arrazionalismoa (II). Spinoza eta Leibniz
Spinoza. Jainkoa eta natura infinitua
Mundua Jainkoarekin identifikatutako entitate unitariotzat hartzeko, Spinozak substantziaren definizio cartesiarra (existitzeko ezer behar ez duena) aintzakotzat hartzen du. Spinozak garrantzi osoa kentzen dio munduari, eta Jainkoa natura mugagabetzat hartzen du (Deus sive Natura). Jainkoa benetako substantzia bakarra da.
Descartes-ek ez bezala, Spinozak dio Jainkoa, gauza guztien kausa inmanentea izateaz gain, ez dela mundutik kanpokoa, baizik eta existitzen den guztia adierazten duela. Spinozaren aburuz, Jainkoa natura osoa da (panteismoa).
Substantziaren atributuak
Jainkotiar substantzia bakarrak atributu ugariak ditu, baina horietako bi besterik ez dira gizakiak ulergarriak: pentsamendu edo kontzientziaren atributua eta hedaduraren atributua .
Jakintza mailak
Spinozaren iritziz, hiru jakintza maila daude:
- Irudimena: zentzuetan oinarritua, desegokia eta nahasia.
- Arrazoia: honek gauza eta gauzen beharrezko loturen pertzepzioa lortzen du. Benetako jakintza lortzen eta gizakiak dituen afekzioen errepresentazio argia izaten uzten du, ekintza bihurtzen dituena. Jakintzaren bidez, gizakia, pasioen sortasunetik askatuta, autonomo, aktibo eta bere buruaren kontziente bihurtzen da, zoriontasuna lortuz.
- Intuiziozko zientzia: jakintzaren hirugarren maila horren bidez, gauzak Jainkoarengan sartuak direla, ulertzen dugu. Intuiziozko zientzia, arrazoia eta arima Jainkora goratzen dira eta dena Jainkoaren beharrezko adierazpentzat hartzen dute. Jakintza hori autonomia osoa da eta gure boterea eta zoriontasuna handiagotzen ditu.
Erlijioa eta Politika
Spinozak Idazteunen interpretazio arrazionala egin eta argi uzten du jakintzarik ematen ez dutela Jakintzaren ikuspuntutik, erlijioa filosofiaren azpian dago eta horren helburua Jainkoaren esanak betetzea da: justizia eta karitatea praktikan ipintzea.
Spinozak Estatu laikoa defendatzen zuen. Horrek erlijioaren ariketa zuzendu behar du, bake sozialari eta jendearen eskubide naturalei, ezta pentsamendu askearen eta norberaren ideiak adierazteko eskubideari ere, kalterik ez egiteko.
Tratu teologiko politikoaren azala, 1882.LIBURUTEGI NAZIONALA, MADRIL.
Leibniz. Jainkoaren eta munduaren arteko harremana
Adimenaren eta Jainkoaren nahiaren arteko aldetik azaldu zuen Leibnizek Jainkoaren eta munduaren arteko harremana.
- Printzipio logikoak eta matematika Jainkoarentzat eta giza arrazoirako beharrezko egiak dira, eta ez-kontraesanaren printzipioan oinarriturik daude. Arrazoia a priori (esperientziatik at) ezagutzen ditu. Kontraesanaren printzipioa, arrazoiko egien oinarria, Jainkoaren potentzi osoaren muga da.
- Mundua kontingentea da, eta izaki eta ekintza kontingenteek osaturik dago. Jainkoaren nahiaren erabaki aske bati esker existitzen da, eta mundu posible batzuen arteko erabaki baten emaitza da. Mundua egitezko proposizio-talde bat bezala defini daiteke (litekeenak, baina ez beharrezkoak), eta horren oinarria beharbesteko arrazoiaren printzipioa da: zegoen edo gertatzen zen guztiak izateko edo gertatzeko arrazoi bat dauka (bestela, ez litzateke izango edo gertatuko).
Mundu posiblerik onena
Jainkoak borondate askea eta arrazionala du, eta mundu posiblerik onena aukeratu egin du, arrazionalki onena zena bakarrik hautatzen baitu. Munduan ez dago bi gauza berdin eta unibertsoan mila mundu posible daude; horietako bat ere beharrezkoa ez den arren, Jainkoak hautatua onena da.
Gaitza
Teodicea liburuan, Leibniz-ek azaldu zuen nola egon zitekeen gaitza mundu posiblerik onenean, eta hiru gaitz mota bereizi zituen:
- Metafisikoa: kreaturaren izatearen hutsegite sinplea edo pribazioa.
- Fisikoa: mina eta sufrimendua erabil daitezke zuzentzeko eta hobetzen saiatzeko.
- Morala: giza bekatuaren ondorioa da, bere baitan ona denaren (askatasuna) erabilera okerra egiteko hautaketarena.
Jainkoak ez ditu gaitz horiek nahi izan, baina onartzen ditu ona handiagoa delako. Ikuspuntu horretatik, gizakiarentzat ulergaitza, mundua ezin da hobea izan.
Monadak
Unibertsoa osatzen duten eta Jainkoak sortutako substantzia finitu ugari daude, eta Leibniz-ek monadak izena eman zien: atomo metafisikoak, indarreko eta energiako zentroak.
Monadak hilezinak sortuak dira (Jainkoak hil egin ezik), banakoak, ez dute formarik, graduzko ordenan daude eta monada nagusi baten azpian agregatuak osatzen dituzte.
Monadek "ez dute aterik, ezta leihorik ere", barruko aktibitate autonomoa dute eta ez dute kanpoan jarduten. Gizakiaren monada nagusia (arima) eta kanpoko errealitatearen (gorputza) arteko harremana azaltzeko, Leibniz-ek aurretik finkatutako armonia defendatzen du: Jainkoak hasieratik monada guztien errepresentazioen artean, arimaren eta gorputzaren artean, korrespondentzia perfektua ezarri zuen. Jainkoa batera joateko monada guztiak ahokatzen dituen erlojugilea da.
Benito Spinoza
Benito Spinoza. (1632-1677). Lenteen leuntzaile eta filosofo hori Amsterdameko komunitate juduan hazi zen, eta hogeita lau urterekin bota zuten sinagogatik. Berak idatzitako Tratu teologiko politikoa debekatua izan zen eta gogor eraso zuten teologo kristauek. Horren ondorioz, lanik handiena, Etika, ez zen argitaratu Spinoza hil arte. Bere lana gizakiaren salbazioa lortzeko bide bakarrak ziren erlijioa eta teologia hutsaraztea zen. Jakintza eta salbazioa egoteko, eta Jainkoarekin egoteko forma bakarra eta autentikoa filosofia zela defendatu zuen.
Gottfried Wilhelm Leibniz
«Hau da mundu posiblerik onena, eta horretan dagoen guztia derrigorrez negargarria da.»
Gottfried Wilhelm Leibniz, Leipzig-en jaiotako filosofo, matematiko, politiko, historiagile eta legelaria zen. Leibniz-en (1646-1716) asken urteetan, kalkulu infinitesimalaren aurkikuntzako polemika handia jasan zuen, batzuek Leibniz-i eta beste batzuek Newton-i atribuitzen baitzioten. Bere filosofia Metafisikaren diskurtsoa eta Monaddogia bezalako eskutitz eta opuskulu askotan gorde egin da, baita beste obra handiago batzuetan, Giza ulermenari buruzko entsegu berriak eta Teodicearen entseguak bezala.
