FILOSOFIA

Ilustrazioa eta iraultza burgesak

Humanismoaren ondoren, Ilustrazioa da izpiritu europar nagusi guztiak Kantek laburbildutako kontsignapean elkartzen dituen beste mugimendu itzela: «Ausartu ikastera». Gizakiak bere buruari ematen dion agindua da. Gizakiak eragiten duen jakinduria zabaltzearen borondatea islatzen du baita ordura arte ilunpean egon ziren alderdi guztiak argitzeko ere.

Ilustrazioren herrialdeak

Ilustrazioa modu batera baino gehiagotara eratzen den mugimendua da, herri bakoitzaren tradizio filosofiko eta kulturalaren arabera.

  • Ingalaterra: Ilustrazio ingelesa hainbat nahasketaren emaitza da: Locke-n (17. gaia ikusi) eta Berkeley-ren enpirismoarena, Newton-en (14. gaia ikusi) ikuspegi zientifikoarena eta moralista ingeles askoren deismoarena. Izen ospetsuenak honako hauek dira: David Hume (21. gaia ikusi) eta Adam Smith.
  • Frantzia: Ilustrazio frantsesa oso kezkaturik zegoen arazo sozial eta politikoekin. Izaera eta izpiritu kritiko eta eszeptikoa du. Voltaire, Rousseau eta Diderot-en lanak dira aipagarriak, baita taldean eginiko Entziklopedia (19. gaia ikusi) ere.
  • Alemania: Ilustrazio alemaniarra Ingalaterrakoa eta Frantziakoa baino beranduago sartzen da mugimenduan. Oinarrien azterketan eta arrazoia bilatzen saiatzen da, batez ere. Kant (22 eta 23. gaia ikusi) eta Wolff dira izen esanguratsuenak.

Arrazoia, natura eta aurrerapena

Gizakiaren, ezagueraren eta gizarte ilustratuaren sorkuntza hiru ideia nagusi hauetan oinarritzen da: arrazoia, natura eta aurrerapena.

  • Arrazoia: gizakiaren ezaugarri nagusiena da, eskarmentuarekin eta heziketarekin garatzen den ahalmena. Natura ezagutu eta menpera daiteke, baita errealitatea aldatu ere.
  • Natura: errealitate naturalaren ezaguera eta azalpena legeen bitartez sistematizatu daiteke. Lege hauek materiaren antolamenduaren eta aktibitatearen berri ematen dute printzipio metafisiko edo teologikoetara jo gabe.
  • Aurrerakuntza: historiaren motorea da, eta arrazoiak, ezaguerak , aurrerakuntza zientifikoak erabiltzeak eta hezkuntzak ematen diote bizia.

Filosofia eta Frantziako Iraultza

Rousseau eta Montesquieu-ren lanetan inspiratuta dago. Bere helburua: gizarte ordenatu bat sortzea zen, iritzi erlijiosoetatik aldendua eta berdintasun, askatasun eta anaitasun premisa ilustratuetan oinarritua.

Frantziako Iraultza politikaren erabateko gizatiartzea lortu nahi zuen, arrazoia jainkosak eta etengabeko aurrerakuntzak bideratuta. Pentsamendu ilustratua ez zen izpiritua eta praktika iraultzailea ordenatzeko gauza izan. XVI. mendeko antzeko erradikalismo egoeretan amaitu zuten. Honela egiaztatu ahal izan zen, arrazoia printzipio eta dogmen fanatismo bihurtzen denean, ezinezkoa dela goratzen duten idealen ekintza aurrera eramatea.

Filosofia eta amerikar iraultza

Ilustrazio amerikarra Europatik iritsitako etorkinen talde txikiekin lotuta dago. Ordena politikoan haien antolamendua bizitza demokratiko bilakatu zen. Ilustrazio amerikarraren konsigna independentzia zen, eta honako hastapen hauetan oinarritzen zen:

  • Askatasuna.
  • Berdintasuna.
  • Zorionaren bilatzea.

Ilustrazio amerikarraren ordezkari nagusienak Benjamin Franklin eta Thomas Jefferson izan ziren.

 

Independentzia iparramerikarrarenDeklarazioaren Aktaren sinadura,1766an.

Materialismoa eta eszeptizismoa

Azken errealitatea zein zen jakiteko xede zaharrak Ilustrazioan ondorio gisa du errealitatea mugimenduan zegoen materia zela. Helevetius-ek eta D?Holbach-ek izan ezik, materialismo ilustratuak ez zuen asmotzat sistema itxia bihurtzea.

Pentsalari ilustratu gehienak eszeptiko agertu ziren errealitatearen azken osagaiak ezagutzearen posibilitatearen aurrean. Honek esan nahi zuen unibertsoaren ordenan garatu egin zela oinarri-oinarrizko egoeretatik gaur egungoetaraino modu zehatzean. Tesi materialistek neurrizko izaera izan zuten eta honako hauei ezarri zitzaien:

  • Kosmologiari: atomoen mugimenduak galaxia osoak sorrarazi litzake, baina ez zen puzten erdibideko pausuen ezaguera.
  • Psikologiari: gizakia grinen eta min zein plazer sentimenduen metaketa da, baina hauek era mugatuan kontrola zitezkeen.
  • Kulturari: Gizakiaren eta moralaren ikuskera ezin zen adierazi atomoen mugimenduetatik. Giza errealitatea zerbait konplexuagoa zen.

Ilustrazioak ez zuen inoiz munduaren ikuskera dogmatikoaren alde apusturik egin. Filosofo ilustratuak eszeptiko azaldu ziren Leibniz eta Spinoza-ren sistema metafisiko handien aurrean eta jarrera desberdinak izan zituzten: ironikoa (Voltaire), zabala (Diderot), eta kritikoa (Kant).

Azterketa

Ilustrazioa, berak egin zituen gehiegikerien biktima izan zen. Frantziako Iraultza jarraitu zuen beldur garaiak zalantzan jarri zuen gizakiak bere burua gidatzeko zuen ahalmena. Arrazoiaren botereak piztutako taldeko gogo biziak, sentimenduen balorea berreskuratzeko kontrako eta aldeko jarrerak ekarri zituen, baita erreakzio erromantikoa iragartzen duten banakako irudimena. Baina optimismo ilustratuak bizirik iraun zuen gizakiaren historia aurrerapenaren historia dela sinisten zelako.

 

Franklin

Benjamin Franklin
(1706- 1790), politikaria, zientzialaria eta idazlea. Elektrizitatearen izaeraren azterketan egin zuen lanagatik eta moralista izateagatik lortu zuen ospea eta arrakasta. Bere Autobiografia aberkide askorentzat gida morala bihurtu zen. Norberaren balore eta dohainek garrantzi politikoa dutela onartu zuen. Franklinentzat demokrazia eta ekimen askeak hiritarren ongizatearen bermea dira.

 

Jefferson

Thomas Jefferson
(1743-1826) Estatu Batuetako hirugarren presidentea izan zen. Independentziaren Deklarazioaren egilea eta pentsalari politikaria, Locke-ren filosofia politikotik edan eta demokrazia amerikarreko filosofo nagusiena bilakatu zen. Heziketaren, prentsa askearen eta askatasun erlijiosoaren defendatzaile sutsua izan zen.