Ilustrazio alemaniarra eta ingelesa
Ilustrazio alemaniarraren ezaugarriak
- Alemania ez zen Estatu bateratua, hamaika estatu burujabez osatuta zegoen.
- Luteroren Erreforma ezkero, kontzientzia askatasuna besterendu ezineko kristauaren eskubidetzat hartu zen. Alemaniarrak harro zeuden Eskriturak modu librean interpretatzeaz.
- Unibertsitateko kultura pentsatu, ikertu eta argitaratzeko askatasunaren printzipioetan zegoen oinarrituta.
- Autoreak sinetsita zeuden ez zutela indar nahikoa gai publikoetan parte hartzeko. Erdi Aroko teologiaren eta metafisikaren aurrean askoz ere erlazio toleranteagoa zuten eta adeitsuak ziren ontologiari buruzko arazoen tradizioarekiko.
- Federiko II. Handiak, Prusiako erregeak, Zientzien Akademia sortu zuen Berlinen, ikerketa zientifiko eta humanistikoaren zentroa.
Christian Wolff eta Ephraim Lessing
Wolf eta Lessing izan ziren Ilustrazio alemaniarraren bi protagonista handiak. Bien pentsamendua, azaletik bada ere, ondoko alderdi hauetan laburbil daiteke:
Wolfentzat «posible diren gauza guztien eta horien arrazoien zientzia» da filosofia. Wolffek lau ikerketa-esparrutan bereizi zuen filosofia:
- Ontologia, objektuen aukera eta antolamendua azaltzen ditu.
- Kosmologia, monadak eta grabitazioaren teoria baztertzen ditu.
- Psikologia, arimaren ikerketa metafisiko gisa ulertzen zuen.
- Etika, perfekzioaren kontzeptuan oinarritua.
Lessing-entzat, ordea, garrantzitsuagoa zen jakinduriaren bi alor ikertzea:
- Historia, hezkuntzaren funtsezko atal izan behar du eta modu objektiboan irakatsi behar da.
- Berezkotasuna, Historiaren parte da, eta horren ezagutza gizakiaren heziketako partaide da.
Ilustrazio ingelesaren ezaugarriak
- Newtonen kosmologia eta natur zientzia esperimentalak hartzearen ondorioa da.
- Muturreko jarreren aurrean neurrizko jarrera du, eszeptizismoa eta sen ona uztartzen ditu.
- Gai erlijioso eta metafisikoei inguruko iritzi aniztasuna onartu zuen.
- Ez dago politika eta ortodoxia erlijiosoaren arteko korrelazio zorrotzik.
- Liberalismo sozial eta ekonomikoaren printzipioak oinarritu zituen.
Hume
David Humek ikerketa esperimentalaren metodoa gizakiaren zientzian sartzea zuen helburu.
- Inpresioak: sentsorialak edo barnekoak.
- Ideiak: inpresioetatik eratortzen dira.
Kausaltasuna:Humek defendatu zuen bi gertakariren arteko lotura ez dela esperientziaren datu bat: bi gertaeren elkarketa hainbat aldiz ohartarazi ostean ondorioztatutako ideiaren emaitza da. Hortaz, kausaltasunak jatorri psikologikoa du eta ideiak elkartzearen fruitua da.Nortasuna:
Nortasuna:Ideia edo usteei erreferentzia egiten dieten isolatutako pertzepzioak onartzean, pertzepzio horiek alde batera uzten dituen nortasunaren existentzia ezeztatu zuen. Nortasuna oroitzapenen multzoa da, memoriak edo irudipenak biltzen ohi duen sentsazio-sorta.
Etika:Humek filosofia morala espekulazio-izaera guztietatik askatu nahi izan zuen. Ondoko hauek dira bere etikaren giltzak:- Bereizketa moralak minaren eta plazeraren ikuspegiei lotutako onarpen eta gaitzespen sentimenduetatik abiatuta ezarriko dira.
- Sentimendua ontzat edo txartzat, bertutetzat edo biziotzat jotzen dugunaren funtsa da.
- Arrazoia teorikoa da funtsean.
- Balorazio moralean sentimenduak eta pasioak gailentzen dira: «arrazoia pasioen morroia da».
- Egiazko iritzietatik uste moraletara igarotzeko aukera ematen digun arrazoibideak daudela ezeztatu zuen.
- Morala bertute, betebehar eta unibertsalak diren berezko sentimenduetan (esker ona, onginahia eta sinpatia) sustraitua dago.
- Justizia berezko joerak asetzeko gogoetatik eta nahitik sortutako bertute artifiziala da.
Christian Wolff
Christian Wolff (1679-1754), alemaniar matematikari eta filosofo arrazionalista, Leibnizen filosofia aldatu eta garatu zuen. Alemaniako ilustrazioaren bozeramaile zela erbesteratua izan zen ideia erlijioso heterodoxoengatik. Fisika, botanika, teologia, matematika, metafisika eta psikologiari buruzko hainbat lan egin zituen. Horien artean aipagarriak dira ondoko hauek: Zientzia matematiko guztien printzipioak, Philosophia Prima sive Ontologia eta Gizakia zoriona sustatzeko akzio eta ez-egiteei buruzko pentsamendu arrazionalak.
Lessing
Gotthold Ephraim Lessingek (1729-1781) poesia, antzerki, filosofia eta teologia lanak idatzi zituen. Ilustrazio alemaniarraren talentu garrantzitsuena izan zen. Hamaika eztabaidatan hartu zuen parte eta bizimodu gorabeheratsua izan zuen. Bizitzako azken urteak bi lan burutzen eman zituen: Gizadiaren heziketa eta Ernst eta Falk, framazonen elkarrizketak.
David Hume
David Hume (1711-1776), Eskoziako historialari eta filosofoa. Estatu Nagusiko ofiziala eta enbaxada britainiarraren idazkaria izan zen Parisen. Oso ospetsua izan zen bere umore onagatik eta azkartasunagatik, eta horri esker Rousseauren laguna izan zen. Humeren saioek arlo asko hartzen dituzte barnean: historia, ekonomia, etika, politika eta erlijioa. Ondoko hauek dira bere lan filosofiko garrantzitsuenak: Giza izaerari buruzko ituna, Giza ezagumenari buruzko ikerketa eta Moralaren printzipioei buruzko ikerketa..
Adam Smith
Adam Smith (1723-1790). Filosofo eta ekonomilari eskoziarra. Filosofia morala ikasi zuen Hutchensonekin. Nazioen aberastasuna eta Sentimendu moralen teoria idatzi zituen besteak beste. Sinpatiaren sentimenduak eta behatzaile inpartzialaren teoriak duten garrantzian oinarritu zuen bere etika. Teoria hori irudimen moraleko eragiketa batean datza. Eragiketa horrekin behatzaile inpartzial batek gure jardueren arrazoiak onetsiko ote lituzkeen galdetuko omen diogu geure buruari.
