Idealismo alemana
Fichte. Nia eta nazionalismoa
Fitche Kanten lanaren jarraitzailetzat joa izan daiteke, ezaugarri bereizgarri batekin: bere pentsaera osoa abertzaletasun kutsu handi baten eragina du. Horixe izango zen gerora nazionalismo alemanaren oinarria.
Ezaugarriak:
- Pentsaera lehenesten du sentsazioaren gainetik.
- Historiaren kontzepzio organikoa eta dinamikoa defendatzen du.
- Natura zera espiritual baten moduan ulertzen da eta interpretazio teologikoa egiten zaio.
- Kulturaren oinarria espirituaren ahalmen sortzailean datza.
- Etika norbanakoaren bulkadan eta tenperamentuan euskarritzen da.
Filosofiaren printzipio nagusiak:
- Niak bere buruaren aurka egiten du askatasun- eta autobaieztapen-ekintza moduan.
- Niak bortxatu eta mendean jartzen duen Ez-niaren (mundua) aurka egiten du. Sentsibilitatearen bidezko harremana du.
- Niak eta Ez-niak partzialki deuseztatzen dute elkar, eta horrek zientzia teorikoaren eta zientzia praktikoaren doktrinen determinazioan banaketa bat eragiten du.
Jakitunaren betebeharra:
Gizartean ideal desberdinek sortutako arazoak ageri dira, eta gizakiak goi-mailakoetan eta behe-mailakoetan banatzen dituzte. Jakituna figura berezia da, besteengan eragina izateko gaitasuna dauka, eta, era berean, besteengandik probetxurik onena ateratzeko gaitasuna ere badauka.
Jakitunak, bere ezagutza mailarekin eta bere gizartea gidatzeko ahalmenarekin, gizarte-koherentzia bermatzen du. Jakituna beste edozein giza estamenturen gainetik dago, baina gizartearen onurarako bakarrik existitzen da.
Autobaieztapenaren betebeharra::
Gizakiaren benetako bokazioa bere buruarekin guztiz bat etortzea da. Horrek ekartzen du ideal espiritualei leialtasuna gordetzea eta bere borondatea guztiz betetzea. Leialtasun hori autobaieztapena egiteko eta bere burua ezagutzeko behar moduan onartu behar da.
Schelling. Filosofia eta erilijioa
Friedrich Wilhelm Joseph Schelling (1775-1854) hamabost urte zituela lizentziatu zen filosofian eta hogeita hiru urterekin Jenako Unibertsitateko aparteko irakaslea zen. La Marsellesa alemanerara itzuli eta «askatasunaren zuhaitza» (25. gaia ikusi) landatu zuen.
1809. urtetik aurrera ia batere argitaratu ez bazuen ere, asko idatzi zuen, eta bere lan mardulean aipatzeko modukoak dira: Idealismo transzendentalaren sistema eta Giza askatasunaren esentziari buruzko ikerketa.
Goetheren adiskidea, Erromantizismo alemanaren ardatzetako bat dela esan ohi da. Idealismoaren ezaugarri estetikoak garatu zituen. Politikak eta teknikak ez zioten axola. Bere izatea erlijioranzkoa zen, kristautasunaren berpiztearen aldekoa, alegia.
Schelling-en ustez, filosofoa gizaki arruntetik berezi egiten duena hauxe da: filosofoa Absolutuaz edo gauzen bilakaeratik kanpo dagoenaz arduratzen den bitartean, gizaki arruntak gauza aldakorrek bere bizitza gidatzea uzten du.
Haren ustez, filosofiak izan behar du:
- Kristau erlijioaren egiei buruzko hausnarketa.
- Erlijioaren oinarritze arrazionala.
- «Absolutuaren» nozio on bat babestuko duen, eta gizartea orekatzeko, jende xehearentzat erlijio egokia sortuko duen diskurtso landua.
Jaungoikoa, gaizkia eta askatasuna
Schelling bere pentsaera filosofikoa luze eta zabal azaldu zuen Gizakiaren askatasunaren esentziari buruzko ikerketa filosofikoak izeneko tratatuan.
- «Absolutua» amaierarik gabeko amildegi baten antzekoa da, Jaungoikoaren esentzia, arrazoimena eta haren izatearen arrazoia, baina Jaungoikoaren beraren izatea baino lehenagokoa. Natura da Jaungoikoa izatearen arrazoia eta Harengandik banaezina da.
- Naturak alde ilun nahastua dauka eta haren ezagutzarako gogoarekin berarekin argitu egin behar da. Jaungoikoarengan bi propietate hauek ezin banaezinak dira.
- Gizakia naturaren amildegiko aldeak ezagutzera irits daiteke, eta, horrela, Jaungoikoak bere buruaz duen irudia osatu.
- Gizakia modu librean bere amildegiko naturaren menpe, hau da, bere autobaieztapenaren menpe -Jaungoikoagandik banatutako errealitate gisa- jartzen denean, gaizkian erortzen da.
- Jaungoikoak gizakiei salbaziorako eredu bat erakusten die, gizakiak berak gaizkia eta bere indibidualismoa gaindi ditzan.
- Gaizkiaz libre geratzeak ez dakar gaizkiaren beraren deuseztapena, natura unibertsalaren parte baita. Gaizkia ez pertsonifikatzea dakar.
Friedrich Wilhelm Joseph Schelling.
Johann Gottlieb Fichte
Fichteren Hitzaldia Alemaniar Nazioari lanaren 1808 edizioaren azala. LIBURUTEGI NAZIONALA, MADRIL.
Johann Gottlieb Fichte -ren (1762-1814) bizitzan bi gertakarik izugarrizko garrantzia izan zuten: erlijioaren aurkako eskolak emateagatik 1799an unibertsitatetik kanporatuak izateak eta 1812an Berlingo Unibertsitate berriko errektore izendatua izateak. Lanik aipagarrienak, honakoak: Zientziaren doktrina, Jakitunaren egitekoari buruzko Ikasgaiak eta Hitzaldia Aleman Nazioari .
Lengoaia
Alemaniako Idealismoak barneratua du oinarri gisa lengoaiaren kontzepzio bat behar duen korronte filosofiko berria dela. Bide hau landu zuten bi egile nagusiak Herder eta Humboldt izan ziren.
Johann Gottfried Herder. (1744-1803) Filosofoa, teologoa eta idazlea, Humboldt-ekin batera, hizkuntzalaritza modernoaren aitzindaritzat hartua izan da. Lengoaiaren jatorriari buruz lanaren egilea da.
Haren teoriaren arabera, lengoaia gizakiaren errealitate bera da eta haren izate naturalari atxikita dago. Hizkuntz komunikazioaren bidezko lehendabiziko eta jatorrizko ezaugarriak emozio hutsekin garbiekin loturik daudenak dira.
Wilhelm von Humboldt. (1767-1835), Filosofo, diplomatikoa eta hizkuntzalaria. Lengoaiaz dituen kezkak Lengoaiaren ikerketa konparatuez lanean bilduta agertu zen. Humboldt-en ustez, berez ez da komunikazioa, «espirituaren adierazteko era» baizik; norbanakoaren pentsamenduaren indarra eta bizitzeko energia osatu eta bereizten duena da.
