Marx
Frantses Iraultza aztergai
Marxek uste izan zuen Frantses Iraultzak huts egin zuela, helburu hartu zuena ez zuelako erabat burutzea lortu. Huts egite honen arrazoiak honako hauek dira:
- Gizakiaren ikuskera erlijiosoa, desberdintasun sozial eta ekonomikoen jatorria kontuan hartzen ez zuena.
- Ekintza iraultzaileak klase burgesaren interesak sendotu zituen eta ez interes orokorrak.
- Aldarrikatutako eskubide batzuek (jabetza pribaturako eskubidea) justizia sozial eta ekonomikoa lortzeko muga adierazten dute.
Erlijioaren kritika
Marx Feuerbachengandik abiatzen da gizakia eta mundu soziala ulertzeko eran erlijioak betetzen duen paperaren kritika egiteko. Erlijioak esentzia metafisikoa ematen dio gizakiari eta gizakia kanpoko botere baten menpe jartzen laguntzen du, errealitatetik aldentzen du eta bere itxaropenak beste mundu batean jartzera bultzatzen du. Emaitza gizakiaren alienazioa edo bereizketa da munduari dagokionez. Erlijioa, Marxen ustez, «herriaren opioa».
Materialismo historikoa
Hegelek egindako historiaren ikuskera idealistaren aurrean, Marxek historiaren analisi zientifikoa egiten du, materialismo historiko izena hartzen duena. Analisi hau honako hauen azterketa zorrotz batean datza:
- Produkzio-sistema desberdinak, Asiako produkzio-eredutik produkzio-eredu kapitalistara arte.
- Ekoizpen, truke, banaketa eta kontsumoko prozesuetan produktore eta ekoizpen-bideen jabeen artean sortzen diren produkzio-erlazioak.
- Bere nahiak asetzeko asmoarekin gizakiak izadiarengan duen nagusitasuna sustatzen duen ororen garapena. Marxek prozesu honi «indar produktiboen garapena» deitzen dio.
Kapitalismoaren ekonomi- kritika
Marxen lan nagusia, Kapitala, kapitalismoaren garapena mugatzen duten legeei eta bere produkzio-eraren kontraesanen logikari buruzko ikerketa da. Bere azterketak ekonomiaren kontzeptu klasikoen esanahiaren berrikuspena biltzen du (merkantzia-diru erlazioa, kapitala, soldata eta gainbalioa) eta produkzio-eremuan jartzen du arreta. Alderdi nagusiak hauek dira:
- Produktu baten erabilera-balioa (giza-beharrak asetzen dituen neurrian duena) eta truke-balioaren (merkatuan hartzen duena) arteko bereizketan sakontzea.
- Lana merkantzia bihurtzen da. Langilea bere lana saltzera behartuta dago, enpresaburu kapitalistari gainbalioa eskuratzeko aukera ematen dioten zenbait esplotazio-erlaziopean. Gainbalioa soldata eta produktuaren prezio osoaren arteko erabateko aldea da.
- Kapitalismoak irabazien kontzentraziora eramaten du historiaren joera markatzen duen eta geroz eta handiagoa den pilaketa-prozesu batean esku gutxitan dagoena.
- Esplotazio kapitalista langileek jasaten duten alienazioaren oinarria da.
Klase-borroka eta proletalgoaren antolaketa
Marxek ez zuen bakarrik ikerketa-lan bat diseinatu, baizik eta kapitalismoari oinarri bezala baliagarri zitzaizkion erlazio sozial eta ekonomikoak aldatzeko praktikari buruzko teoria ere. Praktika hau bi urratsetan laburbiltzen da:
- Lehenik eta behin, proletalgoa bere benetako egoeraz jabetu behar zen eta bizitza miserable batera eramaten zuten arrazoiak ezagutu behar zituen.
- Ondoren, proletalgoa klase sozial batean antolatu behar zen eta gero alderdi batean. .
Klase sozial bat interes komunak dituen gizarteko taldea da, nahiz eta taldekide guztiek ez onartu. Langileak klase bera osatzen dutela konturatzen direnean, alderdi batean antolatu beharko lirateke, horrela guztien interesak zein ekintza-batasuna adieraziz.
Antolatzeko era nagusiak langileen sindikatuak eta alderdi politikoak dira. Hauen helburua honako hau da: esplotazioa gutxiagotzea, lan-denbora murriztea eta norberaren beharren araberako ondasun-banaketan oinarritutako justizia-moldea ezartzea.
Proletalgoaren diktadura eta herri-demokrazia
Langileen garaipenarekin proletalgoaren diktadura ezarriko litzateke herri-demokraziaren esparruan. Proletalgoaren diktadura langileen boterearen adierazpen politikoa da, aurreko Estatu burgesaren ordezko legez. Proletalgoaren diktadurak behar antolatzaile handienaren testuinguruan funtzionatu beharko luke baina egitura instituzional txikiena izanik, karguak mugitzeko eta aldi baterako ordezkaritzarako aukera emanez.
Marxen ideia proletalgoaren diktadura herri-demokrazia batean inskribatua egotea da. Demokrazia-modu honen arabera, enpresek bere ordezkariak aukeratzen dituzte eta azken hauek beste batzuk, eta era honetan produkzioa sektoreka antolatuko litzateke eta gero talde asanblearioetan, bertan guztiek bere erlazioak eztabaidatuko lituzketelarik.
Marx eta Engels, datu biografikoak
Manifestu komunista lanaren lehenengo edizio espainiarraren azala.
Karl Marx
(1818-1893).
Filosofo, ekonomialari eta iraultzaile alemaniarra, filosofiaren historia eta zuzenbidea ikasi zuen, "Ezkerreko hegeliarrak" taldearen kide izanik. Paris, Brusela eta Londresen bizi izan zen, eta Langileen Nazioarteko Elkartea sortu zuen 1864 urtean. Marxek hainbat lan utzi ditu, honako hauek nabarmendu behar direlarik:
Alemaniar ideologia, Kapitala, Ekonomia politikoaren kritikari ekarpena
eta
Manifestu komunista
, hauetako batzuk Engels-ekin lankidetzan.
Friedrich Engels
, (1820-1895)
Hasiera batean Hegelen ideien jarraitzaile, Karl Marxekin topo egin ondoren, honekin lankidetzan, materialismo historiko eta dialektikoaren filisofi doktrina lantzen hasi zen. Lankidetza honen emaitza baterako lan hauek izan ziren:
Familia Santua
(1845),
Alemaniar ideologia
(1846) eta
Manifestu komunista
(1848).
