Indibidualismoa eta utilitarismoa
Indibidualismoa
Indibidualismoaren kontzepzio filosofikoaren arabera, giza talde guztien edo gizarte guztien oinarrizko unitatea indibiduoa da. Indibidualismoa honelakoa izan daiteke:
- Politikoa: gobernuak, indibiduoen adostasunean oinarritua, interes indibidualak errepresentatzen, eskubideak zaintzen eta indibiduo bakoitzaren interesen asetasuna sortzen ditu.
- Etikoa: ontasun eta interes publikoek zehazten dute ekintzen moralitatea.
- Erlijiosoa: fededun indibidualak ez du bitartekorik behar eta bere patuaren erantzulea da.
- Ekonomikoa: sistema ekonomikoa ekimen askean eta jabetza pribatuan oinarritu behar da.
Tocqueville: Estatu Batuetako indibidualismoa
- Gizakien baldintzen berdintasuna, guztiek ontasun berdinak gozatu eta norberaren poztasuna lortzeko borrokatu ahal duten ziurtasunean oinarritua.
- Estatu Batuetako indibidualismoaren birtuteak honako hauek dira: nekaezintasuna, erantzukizuna, sakrifiziorako gaitasuna, lan egiteko gaitasuna, harrotasuna eta askatasuna.
- Gizaki pribatuaren eta gizaki publikoaren arteko banaketa.
Orleans Berriko kotoi bulegoa, Degás-ek egindako koadroa.
Estatu Batuetako indibidualismoaren akatsak
- Muturreko indibidualismoa eta Estatuaren gaietan izandako desinteresa direla kausa, indiferentzia politikoa da biztanleen bertute ideal bakarra, eta gobernu ona da probetxua eta poztasuna lortzeko biztanleak molestatzen ez dituen instituzioa.
- Indibidualismoak balore materialistak, baldar eta kaskarrak bultzatzen ditu: espiritu akatsak inkubatzen ditu gizakiengan, kontsumitzeko objektuen dependentzia handiegia bezala.
- Estatu Batuetako indibidualismoaren baloreak atseginik zintzoen eta askatasuna gozatzeko formarik gorenen aurka daude.
Utilitarismoa
Utilitarismoa mundu anglosaxoiko kontzepzio filosofiko, moral, politiko eta ekonomikoaren artean eragin handikoena da. Indibidualismoaren akatsak gainditzen saiatu zen ikuspuntua da.
Ideia nagusia da ongizatearekin eta poztasunarekin erlazionatutako ondorioek ekintzen moralitatea ezartzen dutela. Dotrina horren ordezkari nagusiak ondoko hauek dira: Jonathan Bentham eta John Stuart Mill.
- Poztasunaren printzipioa: ekintzak zuzenak dira poztasuna bultzatzen duten neurrian, eta ez dira zuzenak poztasunaren aurkakoa bultzatzen dutenean.
Millen aburuz, poztasuna berez desiragarriak diren atsegin sentigarri eta intelektualen konbinazioa da. Poztasunaren barruan, norberaren errespetua, dignitatea, justizia eta eskubideak ere badaude.
- Ongizate orokorraren printzipioa: ekintzen ondorioek pertsona kopuru handienen ongizaterik eta poztasunik handienak lortu behar dituzte.
- Sakrifizioaren printzipioa: moral utilitaristaren iritziz, gizakia beste gizakien onerako, bere ontasunik handiena sakrifikatzeko gai da. Baina ez du onartzen sakrifizioa berez ona denik.
Utilitarismoa eta liberalismoa
Mill idealismoaren printzipioen eta baloreen defendatzaile handia izan zen, Askatasunari buruz liburuan erakutsi zuen bezala. Liberalismoarekin eta indibidualismoarekin duen konpromisoa laburtzen da funtsezko eskubideetan bildutako askatasun indibidualak defendatzean, eta Gobernuaren eta Estatuaren funtzioak (biztanleen seguritatea ziurtatzeko funtzioak) txikitzean.
Bere programa liberala honako hau zen:
- Kontzientzia, adierazpen eta eztabaidatzeko askatasunak ezin dira inolako murrizketaren pean egon.
- Biltzeko eta bizimodua hautatzeko askatasunak beharrezkoak dira ongizate orokorra eta gizaki guztien poztasuna ziurtatzeko.
- Pluraltasun ideologikoa eta tolerantzia gizakien gaitasunak askatasunez praktikan ipintzeko garantiarik onenak dira.
- Gizaki guztiek beren onura bilatzeko askatasuna izan behar dute, beren bidea jarraituz, besteei berea errespetatuz.
- Askatasunekin bateragarria den sistema politiko bakarra ordezkatze-sistema da, gehiengoak eta gutxiengoak onartzen dituena.
Tocqueville eta Mill
Alexis de Tocqueville (1805-1859)
Politikari, soziologo, historialari eta filosofo politiko frantziarra. Luis Bonaparteren Estatu-kolpearen ondorioz, bizialdi ageritik urrundu zen eta Estatu Batuetatik bidaiatu zuen, herriaren bilakaera ikusteko. Bere obra gizarte demokratikoen printzipioei buruzko erreflexio sakona da. Bere libururik garrantzitsuenak hauek izan ziren:Demokrazia Ameriketan eta Erregimen Zaharra eta Iraultza.
John Stuart Mill (1806- 1873)
Ingalaterrako filosofo eta diputatua, oso heziketa gogorra izan zuen. Emakumeen bozkatzeko eskubidea gogor defendatu zuen, eta langileen, beltzen eta nekazari irlandarren baldintzak hobetzeko borrokatu zuen. Berak idatzitako libururik garrantzitsuenak ondoko hauek dira: Utilitarismoa eta Askatasunari buruz.
«Hobea da Sokrates asegabe bat izatea, txerri asea baino». Stuart Mill
