Kontzientziari buruzko filosofiak (I). Bergson eta Freud
Bergson. Espiritualtasuna, inteligentzia eta intuizioa
Zientziatik urrunago doan filosofia
Bergson-en eskema, hein handi batean, aurka dagoen doktrinen zorduna da: bereziki, Spencer-en eboluziozko positibismoarena, Wundt-en psikologiarena eta Comte-ren soziologiarena. Bergson-entzako, naturaren zientziak eginiko irudiak dinamismorik eta bizitzarik ez zeukan. Munduko zientziaren kontzeptuak, errealitatearen eremutako bat soilik hartzen zuela uste zuen, baina garrantzi gutxiago ez duen beste bat arbuiatzen zuen, "bizitzaren esparrua eta irauten duenaren kontzientzia" izendatzen duena.
Espiritualismoa:- Bergson, kontzientziaren testigantza zientziaren emaitzekin kontrajartzen duen tradiziozko espiritualtasunetik urruntzen da. Zientziaren emaitzak onartu nahi ditu eta gorputzaren eta unibertso materialaren existentzia kontuan hartzen du, kontzientziaren bizitza ulertu ahal izateko.
- Bergson-ek dualismoa onartzen du, iraupen erreal bezala ulerturiko denbora, bere konplexutasuna dela eta, edozein eran ezin dela ezagutu nabarmentzeko.
Kontzientzia
- Bizitzaren azpian dagoen denboraren iraupen erreala barne bizitzan agertzen da eta beregana, barne esperientziaren bitartez jo daiteke.
- Denboraren iraupen erreal hau, zeinek kontzientziaren egoerei baitagokio, oinarri psikologikokoa da. Ezin da zientziak dioen denbora homogeneoa murriztu.
- Kontzientziako egoerak, ez dira batzuk besteengatik ordezkatzen, etengabeko joan-etorrian disolbatu baizik.
- Kontzientzia, horrenbestez, "aniztasun bereiztezin edo kualitatiboa " da, bizitzaren prozesu sortzaile guztiaren partaide den oinarrizko bultzada da (élan vital).
Bergson-en Élan vital-a
Inteligentzia:
- Inteligentzia, espazioko materia ulertu eta bere objektuarekin adostasuna mantentzen duen giza ahalmena da.
- Inteligentziak fenomenoak ulertu eta gauzen izaeran sartzeko gaitasuna dauka.
- Inteligentziak funtzio bikoitza dauka: instrumentu bizigabeak erabili eta fabrikatzeko, eta gure jarrera bideratzeko erabiltzen da.
- Inteligentziaren mugak, iraupen erreala, bizitza, ulertzeko bere ezintasunean agertzen dira, ez baitu berdintasunik azaltzen eta etengabeko sormena baita.
Intuizioa:
- Bizitzako prozesuan barneratzea eta kontzientzian sakontzea zilegi egiten du.
- Bizitzako prozesuan barneratzea eta kontzientzian sakontzea zilegi egiten du.
- Intuizioak iraupenezko hitzetan pentsatzen du.
- Intuizioak ekartzen duen ezagutza, objektuaren barnera eginiko sarbide zuzenaren emaitza da eta daukan berezitasunarekin kontaktua izaten uzten du.
- Intuizioa, espirituaren ahalmena eta esperientzia metafisikoa da eta jarrera garbia eskatzen du, hau lortzea eragozten duten loturetatik aska gaitezen.
Freud. Inkontzientearen hipotesia
Sigmund Freud, mende honetako psikoanalisiaren fundatzaile gisa, mende honetako pertsonai nagusienetarikoa da eta pentsamenduan ere ekarpen esanahitsua izan zuen.
Freud-en eskemak, hasieratik, mendebaldeko filosofiaren bereizgarria den subjektu eta ni-aren irudiaren erabateko birplanteamendua suposatu zuen. Bere lana, inkontzientearen hipotesia egitean zetzan, zein indar psikiko talde bat bezala definitzen baita, non kontzientziak onartzen ez dituen irudiak aurkitzen baitira.
Freud-en helburua, fenomeno histerikoentzako terapeutika egokia aurkitzea zen, zein psikoanalisiaren teknika eta praktika izendatzera pasa baitzen. Freud-ek, gizaki orotan, kontzientzian berriz agertu nahian dabiltzan ideien, eta, zentsura eran, hauek azaltzea eragozten duten subjektuaren beste indar errepresiogileen arteko aurkako tentsioak gertatzen direla ulertzen zuen.
Gizakiaren egitura psikikoa
Ni-a eta hura bere obran, 1923an argitaratua, Freud-ek, hiru instantzia agertzen dituen gizonaren egitura psikikoarekin eginiko eskema azaltzen du.- Hura: inkontzientea da, pultsiozko mundu eta giza existentziaren substratu biologikoa, espezie bezala ulertua, adierazten du.
- Ni-a: hura-ri indarrak ematen dizkion administratzailea da eta gizakia munduan bizitzeko egokitzen du.
- Superni-a: ni-aren idealen taldea da, zeini egokitzen saiatzen baita, kultura beraren preskripzioen islapena diren arau moralak bezala.
Henri Bergson
Henri Bergson (1859- 1941), judutar jatorriko frantziar filosofoa. Frantziako Eskolan irakasle bezala eta frantziar Akademiko kide bezala aritu zen urte askotan. 1928an, literaturako Nobel saria irabazi zuen. 1932tik aurrera, gero eta gehiago jo zuen katolizismorantz, zein judaismoaren osagarri bezala ikusten baitzuen. Bere obra garrantzitsuenak dira: Eboluzio sortzailea, Materia eta memoria eta Morala eta erlijioaren bi iturriak.
Sigmund Freud
Sigmund Freud (1856- 1939), judutar jatorriko austriar sendagilea eta psikoanalisiaren fundatzailea, Paris-en ikasi zuen, Charcot neurologoarekin. Bere obraren multzoak, zein kontzientzia kontzeptuaren kritika sakon bezala har baitaiteke, bere titulu hoberenen artean ondorengoak biltzen ditu: La interpretación de los sueños, Tres ensayos sobre teoría sexual,Tótem y tabú eta El yo y el ello. 1886an, bere kontsulta ireki zuen eta naziak Viena okupatu zutenetik, ihes egitera behartuta ikusi zen, Londresera lekualdatuz.
