Wittgenstein
Hizkuntzaren logika-analisia
Hauek dira Wittgenstein-ek Tractatus-Logico-Philosophicus lanean adierazten dituen bi helburu nagusiak:
- Hizkuntza-logikaren ulermen ezegokiaren ondorioz sortutako arazo filosofikoak; horregatik, filosofiaren helburua arazo hauen izaera aztertzean datza. Esan ez litekeena adierazten saiatzen garenean sortzen dira horrelako arazoak; hau da, proposizioen esanahia osatzen duten baldintzak ahazten ditugunean.
- Egitura logikoa duen hizkuntza. Hizkuntzaren logika ulertzeak esanahiarekin esan eta pentsa litekeena eta ez litekeenaren arteko mugaren ezarpena ekartzen du. Filosofiaren zentzugabekeriak hizkuntza-analisiaren bidez saihestean, arazo filosofikoak konponduko ditugu.
Proposizioen sailkapena
Proposizioak munduan gertatutako ekintzak adierazten dituzten hizkuntza-unitateak dira. Ezaugarri bakunenak (izenak) ekintzen osagaiak adierazten dituzte: objektuak.
- Zientzia naturalaren proposizioak: esanahia duten bakarrak dira. Egiazkoak ala faltsuak izan daitezke eta esperientziaren gertaerekin egiazta ditzakegu.
- Logikaren proposizioak: munduan gertatutako ekintzei buruzko informaziorik ematen ez diguten proposizioak dira. Zentzugabekeriak ez badira ere, ez dute esanahirik adierazten. Adibidez, tautologiak ( euria ari du ala ez du ari) eta kontraesanak (euria ari du eta ez du ari).
- Metafisika-proposizioak: zentzurik gabeko proposizioak dira, proposizioaren zatiren batek erreferentziarik ez duelako, edo ezinezkoa delako egia ala gezurrezkoa egiten duten baldintzak zehaztea.
Cambridge Unibertsitateko eraikinak.
Hizkuntzaren filosofia berria
Ikerketa filosofikoak, bigarren liburuan Wittgenstein-ek hurrengo ideiaren kritika egiten du: hizkuntzaren proposizioak esanahia dute izen eta objektuen arteko elkarrekikotasunari esker munduaren gertaerak adierazten dituztelako. Hauek dira hizkuntzaren ikuskera berriaren tesiak:
- Hitz edo proposizio baten esanahia hizkuntzan ematen diogun erabileraren araberakoa da. Hizkuntzaren adierazpenak erabilera eta helburu anitz dute eta hainbat ekintzari lotuta daude: erregutzea, eskertzea, madarikatzea, agintzea, gertaera bat kontatzea, etab.
- Hizkuntzaren adierazpen edo proposizio bakoitza hizkuntzaren joko baten zati da. Hizkuntza erabiltzen dugun hainbat ekintzetako bat hizkuntzaren jokoa da. Beraz, proposizio baten esanahia ezagutzeko, bere hizkuntzaren jokoa eta dagokion jarduera ezagutu beharko ditugu.
- Beste hainbatek bezala, joko mota hauek arauen beharra dute bere funtzionamendurako. Arauak ezagutu beharko ditugu zein jokotan ari garen jakiteko: Zientzia-hizkuntzaren jokoa, etika-hizkuntzarena, erlijio-hizkuntzarena, etab.
- Hizkuntzaren jokoek ez dute inolako funtsik, Wittgenstein-ek deitutako senide-itxuren artean analogia edo bereizitasunak agertu baizik. Hizkuntzaren funtsa bilatzea zentzugabekeria da eta arauen deskribapenak ordezkatu behar du.
Filosofiaren sorkuntza
- Filosofia erabiltzen ditugun kontzeptuen azalpenean datza. Funtsean, ikerketa kontzeptuala da.
- Filosofiak zalantza zehatzen ondorioz sortutako arazo filosofikoetaz askatzen laguntzen digu.
- Arazo filosofikoak terapia jakin baten beharra duten karranpa edo gaixotasun modukoak dira. Arrakasta izatekotan, filosofia teknika terapeutiko baten antzekoa da.
- Filosofiaren bidez ez dugu ezkutuan dagoena aurkituko. Aurrean duguna era argian, ordenatuan eta ikuspuntu zehatz batetik ikusten lagunduko digu.
Wittgenstein-en ustetan filosofia hizkuntzak sortutako zalantzak aztertzean datza. (Alicia en el país de las maravillas Carrol-en libururako ilustrazioa).LIBURUTEGI NAZIONALA, MADRIL.
Ludwig Wittgenstein (1889-1951)
Talentu bikaineko gizona izan zen, bai filosofia nola matematika, logika eta musika arloan. Ingeniaritza ikasketak egin zituen, ondoren Lehengo Mundu Gerran parte hartu eta maisu eta lorazaina izateaz gainera, Cambridge Unibertsitateko irakasle izan zen. Bere bi obra nagusiak Tractatus Logico-Philosophicus eta Ikerketa filosofikoak dira.
Esan ez litekeena
Munduan gertatzen diren ahalezko ekintza multzoari esan edo pentsa litekeena esaten zaio. Erakusten ditugun gauzak baina esanahia duten proposizioen bidez esan edo adierazi ez ditzakegunak bi motakoak izan daitezke:
- Hizkuntzak eta munduak partekatzen duten forma logikoa, ekintza edo gertaerak proposizioen bidez adieraztea ahalbidetzen du.
- Etika, erlijio eta estetika-balioei buruzko auziak. "Arlo mistikoari" buruzkoak izanik, mundua eta bizitza nola ikusten eta sentitzen dugun adierazteko moduak dira.
