Frankfurteko eskola
Frankfurteko eskolaren sorrera 1923an Alemanian eratutako Gizarte-Ikerketarako Erakundean dago. Max Horkheimerek, bere bigarren zuzendariak, 1930etik aurrera pentsalari eta kolaboratzaileak biltzea lortu zuen. Ondare ilustratua berrikustearekin, filosofia marxistaren herentziarekin eta psikoanalisia iristearekin engaiatutako pertsonak, alegia. Nazionalsozialistak boterera heltzearekin batera, ekimen hori zapuztu zen. Hori zela eta, kide gehienak erbesteratu ziren. Adorno, Horkheimer eta Habermasez gain Frankfurteko Eskolako kide nagusiak ondoko hauek dira: Erich From (1900-1980), Herbert Marcuse (1898-1979) eta Walter Benjamin (1892-1940).
Herbert Marcuse.
Erich From.LIBURUTEGI NAZIONALA, MADRIL.
Horkheimer
Horkheimeren ekarpen nagusietariko bat teoria tradizionalaren eta teoria kritikoaren arteko bereizketa da. Bereizketa horren arrazoia garatutako gizarteetan gertatzen ari diren eraldatzeen ulerkuntza teorikoaren beharrizana da. Gizarte kapitalisten kontzientzia manipulatu eta menperatzeko erak, hain zuzen ere
- Teoria tradizionala
Gizarte errealitatetik kanpo aurkeztu eta egon nahi du, baita balio neutralez jabetu ere. Teoria tradizionala edo pentsaera burgesa, lan teoriko zehatza naturaren gaineko gogoetatik bereizten saiatu da eta gizarte ekoizpenaren prozesua erreproduzitzen eta, ez eraldatzen, lagundu du.
- Teoria kritikoaBere izaera historikoa aitortu eta bereganatzen du. Iraultza prozesuaren beste osagaitzat du bere burua eta aztertzen du teoria baten argudioek, kategoriek eta planteamenduek nola adierazten duten izatedun gizarte-ordena.
Teoria kritikoa osotasun kategoriaz baliatzen da dagokien esparru globalean aurre egiten dien errealitatearen gertakizunak kokatzeko. Dimentsio ekonomiko, sozial, historiko eta politikoan ikustea esan nahi du kokatzeak.
Azkenik, teoria kritikoak emantzipaziora nola hurbildu irakasteko egitekoa eransten dio izatedun gizarte harremanak kritikatzeko eginkizunari.
Adorno
Ilustrazioaren dialektika eta Dialektika negatiboa
Adornok bat egiten du Frankfurteko Eskolako gainerako funtsezko ideia batzuekin:
- Pentsamendua uneko gizarte egoerarekin harremanetan jarri behar da.
- Gure ikuspegiak itxaropenaren aldeko aldaketa egin behar du, hau da, gauzak bestelakoak izan daitezke.
- Ilustrazioaren dialektikak, pentsaera ilustratuak eta aurrerapen teknikoaren nagusitasunak gizarte kapitalisten antolaketan izan dituzten ondorioekiko planteamendu kritikoa jasotzen du. Adornok planteatzen du nola naturaren gaineko aurrerapen-, emantzipazio- eta menperatze-ideal ilustratuek aurkako egoerak sortarazi dituzten: gizakiaren esplotazioa eta morrontza teknologikoa.
- Dialektika hegeliarraren izaera bateratzaile eta positiboaren aldean, Adornok dialektika negatiboa proposatzen du. Horrek behin betiko kontzeptualizazioa bazter uzten du eta kontraesanen balio erradikala erreskatatzen du bide bakar gisa, gauzen gainean eta, hedaduraz, gizakien gainean, menperatze larderiatsurako borondatea baztertzeko.
Habermasen ekarpenak
Habermasek heredatutako eskeman osagai diskurtsibo berriak sartu ditu, bere aurrekoen arazoei irtenbidea ematen saiatzeko era gisa. Bere helburua, azalpenezko arrazionaltasun justifikagarri forma batean, teoria eta praktika integratzen duen gizarte kritika gauzatzea da.
Bere ekarpen nabarmenetariko bat interes kontzeptuari loturik dago. Interesa ezagutza eta arrazoiari uztarturik dago. Hori dela eta, hiru zientzia motarekin zerikusia duten hiru interes mota bereiztu ahal dira:
- Interes teknikoa: zientzia enpiriko-analitikoei dagokie.
- Interes praktikoa: zientzia historiko-hermeneutikoen esparruari loturik dago.
- Interes emantzipagarria: gizarte zientzia kritikoen egitekoa zuzentzen du, psikoanalisia eta ideologien kritika, alegia.
Azken urteotan Habermasek komunikazio ekintzaren teoria landu eta berrikuskatzen jardun du. Bere ikuspegiaren arabera, adostasuna edo bat etortzea eta elkarrizketarako egoera ideala dira mendebaldeko herrialdeetako demokrazietan sakontzeko ideia erregulatzaileak.
