«« Itzuli
Frankfurteko eskola
Horkheimer, Adorno eta Habermas
Max Horkheimer
(1895- 1973). Judu jatorriko filosofo alemaniarra. Gizarte Ikerketarako Erakundeko zuzendaria izan zen 1930 eta 1958 artean. Hitler boterera heltzearekin batera, Alemania utzi eta New Yorkera alde egin zuen. Bertan Erakundea sortu zuen berriro.
Nurembergen hil zen. Saiakera ugari egin zituen. Besteak beste, honako hauek gailentzen dira: Ilustrazioaren Dialektika (Adornorekin lankidetzan), Arrazoi instrumentalaren kritika eta Teoria kritikoa.
Teodor W. Adornok
(1903-1969), filosofoa, musikaria, soziologoa eta literatur kritiko alemaniarrak Frankfurt eta Vienako unibertsitateetan ikasi zuen. 1934an nazismotik ihes eginik, Oxfordera lehenengo eta geroago Estatu Batuetara alde egin zuen. 1953an Frankfurtera itzuli zen inauguratu berriko Gizarte Ikerketarako Erakundea zuzentzeko. Suitzan hil zen eta bere libururik onenetariko bat amaitu gabe utzi zuen: Teoria estetikoa. Beste izenburu batzuk honako hauek dira: Ilustrazioaren Dialektika (Horkheimerekin lankidetzan), Dialektika negatiboa eta Terminologia filosofikoa.
Jürgen Habermas. 1929an jaiotako filosofo eta soziologo alemaniarra. Horkheimer eta Adorno hil ondoren, Frankfurteko Eskolako bigarren belaunaldiko ordezkari nagusia da. Filosofia irakaslea Heidelberg eta Frankfurten, 1971tik esparru tekniko-zientifikoko bizi egoera ikertzeko Max-Planck Erakundeko zuzendaria da. Liburu ugari idatzi ditu, beraien artean, hauexek: Teoria eta Praxia, Teknika eta Zientzia, ideologia gisa eta Komunikazio ekintzaren teoria.
