FILOSOFIA

«« Itzuli

Gaurko izena

Pietro Pomponazzi (1462-1525)

Pietro Pomponazzi (1462-1525)

2001/01/01

Errenazimentuko aristotelismoaren adierazgarri nagusia izan zen. Bere ustez, gizakien arima ezin da hilezina izan, ezta gorputzetik bereizitako existentziarik izan ere. Ficinoren aurka, gizakiari helburu natural eskuraezina esleitu beharrean, bere existentzia mugatu eta mundutarraren mailan dagoen beste bat eman behar zaiola adierazi zuen: adimen praktikoaren hobezintasuna. Saria ez dago beste munduan, dohainean berean baizik.

Informazio gehiago