FISIKA

«« Itzuli

Geotermia, etxebizitzen eta industrien iturri energetiko berria

Geotermia, etxebizitzen eta industrien iturri energetiko berria

2008/04/16

Energia geotermikoak Lurrak ematen duen beroa aprobetxatzen du eta komertzialki bidea egiten hasi da, izan ere, etxebizitzak, industriak eta merkatal guneak girotzeko energia iturri garbi eta efizientea da.

Mota horretako instalazioak eskaintzen dituzten enpresak gero eta gehiago dira Estatuan, nahiz eta printzipioz garestiagoak izan. Izan ere, prezioa da energia mota horren desabantaila nagusia.

Enterra izeneko laborategiek martxoan hasi ziren geotermia garatzen Sapje enpresarentzat. Geotermian emandako aurrerapausoak aplikatzen hasi da Sapje, izan ere, Logroñoko (Errioxa) Juan Lobo kalean eraikitzen ari diren zortzi etxebizitzatan energia berri hori ezarriko dute. Bertan, 100 metroko hamar putzu zulatu ditu enpresak, 17 eta 18 gradu bitarteko tenperaturan dagoen ura aurkitzeko.

Zirkuitua

Ur hori eraikinean zehar banatzen da zirkuitu baten bidez, etxebizitzetako sabaietatik zein zoruetatik. Ur hori elektrikoki berotzen da neguan edo bere horretan uzten da udan, etxea freskatzeko.

Kontsumo energia era tradizionalekin alderatuta, %80 bat aurreztea lortzen du geotermia instalazio batek, enpresak egindako ikerketen arabera. Baina oraindik familientzako oso garestia da energia mota hori eta baliteke industriek gehiago ezartzea.

(Foto: www.soliclima.com)