FISIKA

«« Itzuli

Bizi estralurtarra ezagutzetik urrats bat hurbilago

Bizi estralurtarra ezagutzetik urrats bat hurbilago

2008/04/16

Espainiar zientzialariek planeta berri bat aurkitu dute, Eguzki Sistematik kanpo inoiz aurkitu duten txikiena, hain zuzen, eta horretarako teknika berri bat erabili dute, urte gutxi barru izaki bizidunak duten planetak aurkitzeko aukera emango duena, alegia.

Exoplaneta (Eguzki Sistematik kanpo dago) berriak 'GJ 436T' izena du, 'GJ 436' izarra orbitatzen duelako eta Lurretik 30 argi-urtera dago, Leo konstelazioan. Izar bera orbitatzen duen beste planeta ezagun batengan eragindako perturbazioei esker aurkitu dute planeta berria.

Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiko (CSIC) zientzialariak eta Kataluniako Espazioko Ikerketa Institutua izan dira aurkikuntzaren arduradunak.

Beste lan batean erabilitako teknikari esker, teledetekzioa (soilik bizidunek atmosferan eragiten duten desoreka kimikoak behatzea), antzeko planetetan edozein motako bizia dagoen zehaztu ahal izango da. Ignasi Ribas ikerketa taldearen zuzendariaren esanetan, aurkitu ahal izango den bizia ez da izango Lurrean ezagutzen duguna bezalakoa, segur aski.

"100.000 milioi izar dituen galaxia batean litekeena da beste leku batzuetan bizia izateko baldintzak egotea", ausartu da Ribas.

(Argazkia: EFE)