«« Itzuli
Nazioarteko Espazio Estazioa, begi-bistan ikusgai Euskal Herritik

2008/05/23
Estazioa zeruan ikusgai izango da Bilbon eta Gasteizen, argi puntua izango balitz bezala. Bederatzi aldiz agertuko da gure begien aurrean astelehena arte.
Nazioarteko Espazio Estazioa (ISS) orbita baxuan bidaiatzen ari da egunotan eta, hortaz, asteburu honetan begi-bistan ikusgai izango da Euskal Herriko zenbait tokitan zerura begiratuz gero.
Hain zuzen ere, mugimenduan dagoen argi puntu bat bezala agertuko da geure begien aurrean.
NASAren arabera, Bilbon eta Gasteizen gaurko 23:20an izango da ikusgai, bost minutuz. Astelehena arte, gainera, beste zortzi aldiz agertuko da zeruan (ikusi ordutegiak).
Beste edozein herritan ere ikusgai egongo den jakiteko, NASAren bi webgunetan (1 eta 2) kontsulta daiteke.
Gainera, espazio estazioaren ibilbidea zuzen-zuzenean jarrai daiteke, ISSren webgune ofizialean.
(Argazkia: http://spaceflight.nasa.gov)
