«« Itzuli
Euskadi espalazio bidezko neutroi-iturriaren proiektua bereganatzeko hautagaien artean dago

2008/07/22
Abenduan egingo dute Azpiegitura Handien Konferentzia Frantzian, Versallesen eta litekeena da bertan erabakitzea zeinek eraikiko duen Espalazio bidezko neutroien iturria.
Proiektu hau oso garrantzitsua da Europarentzat. Beste bi hautagaitza daude lehian, Suedia eta Hungaria. Hala, jakitun talde bat Bizkaian egon da aste honetan, iturria bertan kokatu nahi duen hautagaitza aztertzeko.
Jakitun taldeak hiru herrialdeei eginiko azterketaren emaitza hemendik hilabete barru emango du ezagutzera.
Munduko Espalazio bidezko neutroi iturri handienak 1.200 milioi euro pasatxoko aurrekontua behar du, Europako hainbat herriren artean ordaindu beharrekoa. 1.300 lanpostu sortuko lituzke eraikitze fasean eta beste 1.600 fase operatiboan. Baina, gainera, zeharka beste 6.000 lanpostu. Proiektu horrek aplikazio ugari ditu, bai arlo zientifikoan, bai industrian eta osasun arloan ere bai.
