Presio atmosferikoa
Atmosfera
Lurraren azalera inguratzen duen fluido-geruza atmosfera deitzen da. Hainbat gasek osatzen dute atmosfera, batez ere, nitrogenoa eta oxigenoa. Gas-nahasketa horrek airea izena du.
Atmosferak propietate desberdinez osaturiko zenbait geruza dauka:
- Troposfera: Lurretik hurbilen dagoen geruza da eta bertan fenomeno meteorologikoak ematen dira. Geruza horren altuera 6 eta 17 km bitartekoa da, globoaren eskualdearen arabera.
- Estratosfera: Aurrekoaren gainean dago eta 50 km inguruko altuera dauka.
- Mesosfera: Hurrengo geruza da. Oso dentsitate baxua dauka eta 50 km inguruko lodiera.
- Termosfera: 400 km inguruko altuera du eta haren ezaugarri nagusiena tenperatura berehala berotzen duela da.
Presio atmosferikoa
Aireak azalerako unitate bakoitzeko pisu bat eragiten du, atmosferan kokatutako gorputz guztiengan. Pisu hori presio atmosferikoa deitzen da. Presio hori eguneroko naturaren fenomenoetan aurki daiteke. Esate baterako, bentosa bat azalera leun batean itsasten bada, barnean airerik utzi gabe, presio atmosferikoak bentosa itsatsita mantenduko du, eta ez da bere pisuaren eraginez eroriko.
Presio atmosferikoaren neurketa
Evangelista Torricellik 1643an egindako esperimentuari esker, presio atmosferikoaren balioa zehaztu daiteke.
Torricelik, presio atmosferikoa neurtzeko egin zuen esperimentuaren eskema. Tutua merkurioz betetzerakoan eta azpil batean buruz behera sartzean goiko aldea itxita egonik, tutua hustu egiten da, likidoak 76 zentimetroko altuera hartu arte. Altuera hori presio atmosferikoaren eraginez gertatzen da, merkurioa tututik gorantz bultzatzen duelarik.
Presio atmosferikoa merkurioko 76 zentimetroko altuera bat bezala neurtzen da. Beraz:

N/m2 unitatea pascal deitzen da (Pa sinboloa). Beraz:

Boyle-Mariotte-ren legea
Robert Boyle britainiarrak (1627-1691) eta Edmé Mariotte frantsesak (1620-1684) airearen portaera aztertu zuten, eta ondorioz, gasen konprimagarritasunaren printzipioa asmatu zuten, edo beste modu batera esanda: Boyle-Mariotte-ren legea.
Printzipio horrek zera dio: gas-masa jakin bati dagokionez, eta tenperatura konstantea edukita, gasaren presioaren eta okupatzen duen bolumenaren arteko biderkadurak beti balio berdina mantenduko du. Hau da:

Boyle-Mariotte-ren legearen adierazpen grafikoa.
Manometroak
Fluidoen presioa manometro izeneko tresna batekin neurtzen da. Bi mota nagusi daude:
- Ohikoak: U itxura duten tutu gisa eraikita daude. Normalean merkurioa edo beste likido manometrikoa izaten dute eta presioen diferentziak neurtzen dituzte.
- Metalikoak: Gorputzen elastikotasunaren erabileran oinarrituta daude. Neurtuko den fluidoa tutu metaliko elastiko batekin konektatzen da, eta ondorioz, tutuaren kurbadura presio atmosferikoaren bariazioaren arabera egingo da.
Manometro metaliko baten eredu eskematikoa.
Barometroak
Presio atmosferikoa neurtzeko erabiltzen diren tresnak barometroak dira. Horiek Torricelli-ren esperimentuan oinarrituta daude. Bi mota nagusi daude:
- Sifoikoa edo kubetakoa: U itxurako tutu bat du, itxita dagoen adar batekin. Bertan eskala graduatu bat dago.
- Metalikoa edo Vidi-koa: kutxa bat dauka hutsean itxita. Bertako tapa elastikoa eta deformagarria da, eta horri esker, ura eskala batean mugitzen da. Aipatutako eskalan presio atmosferikoaren bariazioak zehazten dira.
Kubetako barometro baten diseinua. Eredu horrek oso zehatz neurtzen ditu presio atmosferikoak.
Evangelista Torricelli
Evangelista Torricelli (1608-1647): Italiako zientifiko hau ospetsu bilakatu zen presio atmosferikoari buruz egindako lanengatik.
