FISIKA

Distantziak Eguzki-sisteman eta unibertsoan

XX. mendeko zientziaren historiako ezaugarririk bereizgarrienetako bat, astronomia eta kosmologian gertatu zen aurrerapen ikaragarria izan zen. Teleskopio modernoekin egindako behaketei esker, unibertsoaren inguruko ideietan iraultza gertatu zen, kosmos osatzen duten zenbatezinezko sistemen artean dauden distantzia itzelak ulertzen lagundu baitzuten.

Eguzki-sistema

Historian zehar gehien aztertu den zeruko gorputzen multzoa Eguzki-sistema da. Bere estruktura finkatu zen lehenengo, horrela, eguzkia nagusi da eta bere inguruan eliptikoki (astroa fokuetako bat izanik) bueltak egiten dituzten bederatzi planeta daude. Ondoren, berriz, zeruko gorputz mota desberdinak sistematizatzera zuzendu dira astronomoen ahaleginak.

  • Eguzkia deitzen den izarrak, sistemaren masaren %99 dauka eta prozedura termonuklearren bidez energia sortzeko gauza den bakarra da.
  • Bederatzi planeta handi: barne-planetak, (Merkurio, Artizarra, Lurra eta Martitz), eta kanpo-planetak, edo jobiarrak (Jupiter, Saturno, Urano eta Neptuno), erraldoiak eta gasez osatuta daudenak, eta hauei gehitu behar zaie Pluton planeta hotza, urrutien dagoena.
  • Asteroideak, diametro txikia duten gorputz irregularrak, nagusiki Martitz eta Jupiterren arteko espazioan daude.
  • Kometak, Eguzkia bere fokuan duten ibilbide hiperbolikoak edo parabolikoak egiten dituzten astroak dira, eta gehienetan, beren bizitza kosmiko osoan behin bakarrik hurbiltzen dira astrora.
  • Meteoroideak asteroide eta kometen zatiak dira. Oso orbita eszentrikoak dituzte, planeten eta sateliteenekin gurutzatzen direnak, eta lurreraino iristen direnean meteoritoak deitzen dira.

Galaxia espiralaren adibidea.

 

Galaxia eliptikoaren adibidea.

Eguzki-sistema, Esne Bidea izenez ezagutzen den galaxia espiralaren beso batean dago.

Leherketa handia («big bang»)

Teoria kosmologiko modernoek diotenez, unibertsoa duela 13.000 milioi urte sortu zen, big bang deituriko hasierako leherketa baten ondorioz. Hortik, dirudienez, nahasirik zeuden oinarrizko partikulak konbinatzen hasi eta elementu kimiko ezberdinen atomoak osatu zituzten. Aurrerantzean, erakarpen grabitatorioaren fenomenoei esker nebulosak, galaxiak, izarrak, sistema planetarioak eta ezagutzen diren zeruko gorputz guztiak sortu ziren.

"Big bang"aren teoria datu teoriko eta experimentaletan oinarritzen da, batez ere, Edwin P. Hubble (1889-1953) astronomo estatubatuarrak egindako behaketetan. Hau jabetu zenez, galaxiak haien artean aldentzen ari dira, eta zenbat eta gehiago aldendu, orduan eta abiadura handiagoan mugitzen omen dira.

Eredu estandarra eta hondoko erradiazioa

Unibertso hedapen-ereduak onarpen handia lortu zuen 1965ean hondoko erradiazioa aurkitu zenean. Arno Penzias eta Robert Wilson ingeniari estatubatuarrek mikrouhin-erradiazioa antzeman zuten, espazioaren norabide guztietan uniformea zena. Hau, unibertsoaren hasierako momentuetako erradiazio elektromagnetikoaren aztarnak izango zela pentsatu zen, pixkanaka hoztean materiatik banandu eta hedatze-prozesuari hasiera eman ziona. .

Unibertso hedakorraren eredu honen jokaera teorikoa deskribatzen duen ekuazio-multzoari eredu estandar deitzen zaio. Eredu hau hiru printzipiotan oinarritzen da:

  • Hedatzen ari diren unibertsoak, beren materia guztia pilatuta dagoen puntutik hasten dira. Puntu hori singulartasuna deitzen da.
  • Bere garapenaren hasieran, leherketa bortitza gertatzen da (big bang), materia eta energiaren hedatze-prozesu bati hasiera ematen diona.
  • Hedatze hau betirako iraun dezake edo erakarpen grabitatorioren indarrak banantze-inertzia menperatu arte. Kasu honetan, osteko uzkurtze-fase batetara pasako litzateke. Uzkurtze-fase hau sortzea ala ez, unibertsoaren masa osoaren araberakoa da (parametro eztabaidatuenetako bat, egungo eredu kosmologikoetan).
 

Hubble orbitako teleskopioarekin behatutako urrutiko galaxiak.

Unibertsoko distantziak

Astronomiarako tresnen aurrerapenei esker, Lurretik gero eta urrutiagoko galaxia eta gorputzak deskubritzen dira. Ideia bat egiteko hona hemen unibertsoaren distantzia bereizgarri batzuk:

  • Lurra eta Eguzkiaren arteko distantzia bataz beste, 149.600 kilometrokoa da, unitate astronomiko bezala definitzen den kantitatea (UA).
  • Eguzkitik gertuen dagoen izarra, Alfa Centauri izenekoa, 4.3 argi-urtetara dago, Lurra eta Eguzkiaren arteko distantzia baino 270.000 aldiz urrutiago.
  • Esne Bidearen Eguzkitik urrutien dauden izarrak 100.000 argi urtetara daude.
  • Andromeda galaxia, Esne Bidearen hurbilen dagoena, 2 milioi argi-urtetara dago.
  • Lurretik urrutien dauden galaxiak 8.000 milioi argi-urtetara inguru daude.

Distantzia astronomikoen unitateak

Astronomia eta kosmologian, distantziak neurtzeko hiru unitate erabiltzen dira: unitate astronomikoa (UA sinbolo duena), edo Lurra eta Eguzkiaren arteko batez besteko balioa, 149.600 km milioikoa eta batez ere Eguzki Sisteman baliagarria dena; argi-urtea, argiak hutsean urte batean egiten duen distantzia, 6.324 x 1014 UAri dagokiona, eta distantzia galaktikoentzat erabiltzen den (Esne Bidearen barruan); eta parsec, 3.26 argi-urte bezalakoa (hau da, 206.265 UA edo 3,086 x 1013 km), batez ere, distantzia galaktiko eta intergalaktikoetarako balio duena.

 

Doppler efektua eta gorrirako aldaketa

Uhin akustikoen oso adierazpen ezaguna Doppler efektua da: soinua ateratzen duen objektu bat behatzailearengana hurbiltzen denean (anbulantzia bat) soinuaren maiztasuna, urruntzen denean baino altuagoa da. Printzipio hau argi erradiazioei ere aplikatzen zaie. Horrela, galaxia bat Lurretik urruntzen denean, bere erradiazioaren maiztasuna gutxitzen da, distantzia konstantean edukiko lukeenarekiko; hau da, erradiazioa gorrira desplazatzen da, kolore gorrixkagoa dauka. Hubblek, galaxia guztiek lurretik behatzen direnean, gorrirako «joera» erakusten zutela aurkitu zuen, eta horrek zabaltzen ari den unibertsoaren teoria indartzen du.

 

Edwin P. Hubble

Edwin P. Hubble (1889-1953) estatubatuarrak bi aurkikuntza garrantzitsuak egin zituen astronomia eta kosmologiaren garapenerako: galaxiak existitzen zirela deskubritu zuen eta haien etengabeko mugimendua, elkarren arteko distantzia handitzen duena eta «big bang» teoriari oinarri sendoak ematen dizkiona.