FISIKA

Erresistentzi eta kondentsadoreen elkartzea

Gailu elektrikoak diseinatzerakoan, garrantzi handia hartzen du, ez bakarrik dauzkaten elementu motak soilik (kondentsadoreak, erresistentziak edo beste batzuk), baita bere artean konektatzeko erak ere. Erresistentzi eta kondentsadoreen elkartze eskema oinarrizkoa da korronte-intentsitateetako kalkulurako eta zirkuitu elektrikoetako potentzial diferentzietarako.

Erresistentzia baliokidea

Erresistentzi elektrikoen elkartzea, kontzeptualki erresistentzia baliokide bakar bezala kontsidera daiteke, zeinen balioa elkarturiko banakako erresistentzietako magnitudeetatik eta konexio-eskematik abiatuta zehazten baita.

Erresistentzia baliokidearen kalkuluan, elementu erresistiboak baino ez dira kontsideratzen; ez dira kontuan hartzen kableak edo berezko erresistentzi elektrikoa (nahiz baxua izan) daukaten beste osagairik.

Serieko erresistentziak

Elkartze bateko erresistentzia orotatik zirkulatzen duen korronteak intentsitate bera duenean, hauek seriean edo ur-jauzi eran konektatuta daudela esan ohi da. Serieko erresistentzietako eskema batean, elkarturiko erresistentzia bakoitzaren arteko potentzial ezberdintasuna aldatzen da.

Serieko elkartze bateko erresistentzia baliokidea horrela kalkulatzen da:

Paraleloan dauden erresistentziak

Elkarturiko hainbat erresistentzi paraleloan jarrita daude, bere izkinen artean potentzial diferentzia berdina dagoenean. Baina, bakoitzaren zehar korronte intentsitate ezberdina dabil.

Paraleloan dauden erresistentzien eskema batean, erresistentzia baliokidea horrela kalkulatzen da:

Kondentsadore-elkartzea

Erresistentziekin gertatzen den eran, hainbat kondentsadore elkartzea posible da konexio eskema ezberdinen arabera, globalki hauek guztiak kondentsadore baliokide bakarra balira portatzen direlarik. Kondentsadore baliokidearen kapazitatea, elkarturiko kondentsadore eta beretzako aukeratzen den gailuaren araberakoa da.

Serieko kondentsadoreak

Elkartze era komuna da; hainbat kondentsadore seriean edo ur-jauzi eran jar daitezke kondentsadore bakoitzeko armadura hurrengo kondentsadoreko aurkako zeinuaren armadurarekin elkartzen denean.

Seriean dauden kondentsadoreetako sekuentzia bateko kapazitate baliokidea, horrela kalkulatzen da:

Paraleloko kondentsadoreak

Paraleloan dauden kondentsadoreen elkartzean, kondentsadore guztietako zeinu bereko armadurak konektatzen dira bere artean, zirkuitu nagusia hainbat adarretan banatzen delarik.

Kondentsadoreetako paraleloko konexio baten kapazitate baliokidearen kalkulua, horrela lortzen da:

Erresistentzien koloreetako kodigoa

Biderkatzailea (hamarreko potentzia) [adibidez, 1 101 , 2 a 10 2 -ren baliokidea da, eta abar.]

Erresistentzi bateko balioa ohmetan, koloretako kodifikaturiko zerrenden bitartez espresatzen da.

 

Kondentsadore motak

Bere armaduren artean tartekaturiko dielektrikoaren naturaren arabera, kondentsadoreak zerezkoak izan daitezke:

· Bustitako edo papera metalizatua.

· Zeramika.

· Mika.

· Plastikoa.

· Airea.

· Hutsa.

· Pelikula bikoa (plastiko-metala).

 

Kondentsadoreetako aplikazioak

Ordenagailuetarako plakak eta memoriak.

Elektroimanak.

Gailu elektrozeramikoak.

Mikrofonoak.

Elektroimanak.

Gailu elektrozeramikoak.

Mikrofonoak.

Dielektrikoak.

Korronte-egonkortzaileak.

Zuzeneko akoplamenduzko anplifikadoreak.

Bultzada transmisoreak.

Irrati-frekuentzietako sorgailua.