Korronte alternoko zirkuituak
Erresistentziadun zirkuituak
Korronte alternoko zirkuitu-mota sinpleena, alternadore batez eta erresistentzia sinple batez osatuta dagoena da; R zirkuitu izenaz ere ezagutzen da.
Hitzarmenez, indar elektroeragile (i.e.e.) alternoak
forma duela suposatzen da, hortaz, korronte-intentsitatea
-ren baliokide da,
eta
magnitude honen gehienezko balioak dira.
Zirkuituko i.e.e. eraginkorra
da, eta intentsitate eraginkorra
legez kalkulatzen da, gainera
izanik, eta R zirkuituaren erresistentzia.
R zirkuitu bateko batezbesteko potentzia edo potentzia positiboko balioa honako hau da:

Solenoidedun zirkuitua
Korronte alternoko beste zirkuitu-mota sinplifikatu bat alternadore batez eta solenoide edo haril batez osatutakoa da, L autoindukzio-koefizientea duena (Henryetan neurtzen dena).
Zirkuitu honetan, aldiuneko korronte-intentsitateko balioa honako hau da:

Formula honetatik gehienezko intentsitatea
dela lortzen da, beraz, aldagaia:

Kondentsadoredun zirkuitua
Korronte alternoko hirugarren zirkuitu-mota sinplea alternadore eta kondentsadore batez osatuta dago, eta C zirkuitua ere deitzen da.
hasierako i.e.e. komunikatzean, kondentsadoreak
gehienezko karga metatzen du, C kondentsadoreko kapazitatea izanik. Zirkuitu honen intentsitateak honako balio hau hartzen du:

zirkuituko gehienezko intentsitatea izanik.
balioa kapazitatezko erreaktantzia legez ezagutzen da (W).
C zirkuitua. (a) Kondentsadoreko karga-prozesua. (b) Zirkuitu eta alternadoreko konexioa. (c) Korronte alternoko aldi erdi bakoitzean, kondentsadoreko plakak positibo eta negatiboki kargatzen dira.
RLC zirkuitua
Alternadore, erresistentzia, solenoide eta kondentsadoreaz osatutako korronte alternoko zirkuituak (RLC zirkuitua deiturikoa) honen bidez adierazitako i.e.e. eraginkorra dauka:

hiru osagaiz osatuta dagoelarik:
- R erresistentzia elektrikoa.
- XL indukziozko erreaktantzia.
- XC kapazitatezko erreaktantzia.
Erresonantzia-maiztasuna eta potentzia-faktorea
RLC zirkuitu batean, intentsitatea gehienezkoa da inpedantziaren balio minimoetarako. Inpedantziak minimo bat lor dezan, indukziozko eta kapazitatezko erreaktantziak berdinak izan behar dute, hortaz:

RLC zirkuitu baten potentzia aktiboa honako hau da:

Eskemak
R zirkuitu bateko eskema (erresistentzia soilik duen korronte alternoa).
L zirkuitu bateko eskema (induktantzia soilik duen korronte alternoa).
Fasore baten adierazpen grafikoa, potentzial-diferentziaren (edo tentsioaren) eta korronte alternoaren jokaera ilustratzeko erabili ohi dena.
RLC zirkuitu bateko eskema, erresistentzia, induktantzia eta kapazitantzia dituena.
James Clerk Maxwell
James Clerk Maxwell (1831-1879) fisikari eskoziarrak, fenomeno elektriko eta magnetikoen deskribapen teorikoa osatu zuen. Horregatik elektromagnetismoaren sortzaileetarikotzat hartzen da.
