Korronte transformadoreak. Energiaren garraioa
Korronte transformadoreak
Korronte elektrikoz mantendutako hainbat ekipo eta elementuk, sarritan tentsio balio ezberdinak erabiltzen dituzte. Desberdintasun hauetatik sorturiko arazoak ebazteko korronte transformadoreak erabiltzen dira.
Izatez, transformadore batek bi solenoide edo biribildu dauzka konektatuta, primarioa (tentsio zehatz batekin sartzen da korrontea) eta sekundarioa (irteerako tentsio ezberdina da primarioarekin aldaratuz) bezala ezagutzen direnak.
Transformadore jasotzaile baten eskema.
Transformadoreen konbertsio formulak
Suposatzen bada transformadore elektriko baten ez direla sortzen Joule efektuaren galerak edo beste modu batean energia ez bada barreiatzen, eta sistema hauetan Ohm eta Faradayen legeak ezarriz, ondorengoa lortzen da:

primarioari ezarritako indar elektroeragilea delarik, V2 sekundariotik lortutako tentsioa delarik eta N1 eta N2 primarioaren eta sekundarioaren espira edo buelta kopurua delarik, hurrenez hurren.
- Si N2 > N1 bada, tentsioa handitu egiten da (transformadore jasotzailea).
- Si N2 < N1 bada, tentsioa murriztu egiten da (transformadore erreduktorea).
Galera energetikorik ez dagoenean, itxurazko potentzia, intentsitate eraginkorraren eta tentsioa eraginkorraren arteko biderketa bezala kalkulatzen dena, harilkatu primario eta sekundarioaren artean mantentzen da.

Transformadore baten sekundarioa ixtean, harilkatu primariotik dabilen korrontea aldatu egiten da. Ilustrazioko zirkuituan ipinitako anperimetroak, kasu honetan, korronte elektrikoaren fluxua detektatuko du.
Energia elektrikoaren garraioa
Goi-tentsioko lineetatik energia garraioaren printzipioa, transformadore baten bi aldetako potentzia eraginkorraren baliokidetzan oinarritzen da. Funtzionamendu printzipioa ondorengo da:
- Energia iturri primario batetik lortutako korronte elektrikoa estazio transformadore batetik pasatzen da, non bere tentsioa mila volt arte handitzen den (beraz, intentsitate korrontea murriztu egiten da, potentzia mantendu egin behar delako).
- Goi-tentsioko elektrizitate-harietako igarotzean, Joule efektuaren (korrontearen intentsitatearen karratuaren proportzionalak dira) galerak minimoak dira.
- Kontsumitzen den lekuetan, transformadoreak tentsioa erabiltzaileentzat arrisku gutxiago duen balore batera murrizteko erabiltzen dira (adibidez, 220 V-tara).
Energia elektrikoa goi-tentsioko lineetatik garraiatzen da, askotan dorre elektrikoen arteko elektrizitate-hari altuetatik.
Aurrezki eta eraginkortasun energetikoa
Energia elektrikoaren ekoizpena garestia da, instalazio garestiak eraikitzea behartzen duelako (zentral hidroelektrikoak, termikoak eta nuklearrak) eta gainera, indize kutsagarri altuak dauzka.
Hori dela eta, gobernuek eta enpresa elektrikoek kontsumoaren aurrezki eta razionalizazio kanpainak sustatzen dituzte aldi aldika, beste batzuen artean, hurrengoetan oinarritzen direlarik:
- Kontsumo baxuko motor elektriko eta lanparen erabilera.
- Berotze sistemetan eta aire girotuetan galerarik egon ez dadin isolamendu termikoen hobekuntza.
- Kontsumo baxuko ordutegietan energia gordetzeko sistemak erabiltzea (gaueko tarifak).
Foucaulten korronteak
Transformadoreen benetako diseinuetan, solenoideak burdin gozozko nukleo baten inguruan biltzen dira. Eragindako eremu magnetikoak, burdinaren barruan korronte zirkular ahul batzuk eragiten ditu, zeintzuk disipazioz energiaren galtzea ekartzen duten. Korronte hauek beraien sortzailearen izena hartzen dute, Foucault frantsesa.
Jean-Bernard-Léon Foucault (1819-1868), fisikari frantsesa, ez zituen bakarrik aurkitu bere izena daramaten korronteak, baizik eta argiaren abiadura neurtzeko teknika zehatz bat ere garatu zuen eta Lurraren errotatze-higidura esperimentalki frogatzeko pendulu ospetsua diseinatu zuen.
Ziurtasuna goi-tentsioko lineatan
Goi-tentsioko lineek arrisku bikoitza dute: elektrokutazio arriskua, tentsio handiak garraiatzen dituztelako (milaka volt) eta elkartzen zaien eremu elektromagnetikoak, gizakien osasunerako kaltegarriak diren ondorioekin. Hau dela eta, linea hauek elektrizitate-hari altuetatik edo lurrazpitik doaz eta etxebizitza eta lantegietatik distantzia minimo batera egon behar dira.
Gaueko tarifa
Berotze sistemetan energia elektrikoaren aurrezkia errazteko eta aprobetxamendua optimizatzeko, sarritan gaueko tarifa deituriko sistema erabiltzen da. Energia elektrikoaren ekoizpena ezin denez moztu, metodo honek gauean (prezioa merkeago denean) ekoiztutako energia biltzea onartzen du, honela egunez erabili daitekeelarik.
